Hezeguneen Munduko Eguna jarduera ugari eta arrakasta handiarekin ospatu da.

Astelehena, 2023(e)ko otsaila(r)en 06-(e)an 14:10etan

dmhpostwebpagenews8

Otsaileko lehen astean hainbat jarduera egin dira Urdaibai Bird Centerretik, Hezeguneen Munduko Eguna ospatzeko.

Ostegunean, hilaren 2an, zuzeneko emanaldi berezia eskaini genuen Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik eta jende asko bildu zen. Emanaldiak aukera ona ezin hobea eskaini zigun aurtengo gaiaren mezua partekatzeko – hezeguneak berreskuratzearen garrantzia.

dmhpostinsta2

Igandean, otsailaren 5ean, Gai berebera ere, egun horretarako antolatu zen ibilaldi gidatuaren ardatza izan zen. Hezegunearen ertzetik igarotzen den ibilbideari esker, gaian sakondu ahal izan genuen gure bisitariekin. Egia esan ez dago naturan in situ esperimentatzea bezalakorik, honelako gaiak hobeto ulertu ahal izateko. Taldeak gertutik ezagutu zuen padura, eta guztiek asko ikasi zuten ekosistema horien hauskortasunari eta garrantziari buruz.

dmhpostwebpage5

Padurak, Urdaibaiko faunak eta konpainia zoragarriak eguna ahaztezina bihurtu zuten. Benetako gozamena izan zen hurbildu zen jendearentzako. Ziur errepikatuko dugula!

dmhpostwebpagenews8

Ibilaldi gidatuaz gain, eraztuntze zientifikoa nola egiten den erakusteko bi saio ere burutu ziren. Saio hauek jendeak hegaztien jarraipenaren garrantzia ulertzeko balio dute, eta hegazti-fauna monitorizatzeko erabiltzen den metodologia honen erakusgarri modura. Besteak beste, hegaztiei eraztunak jartzeak eta haien jarraipena egiteak funtsezko habitaten biziraupena bermatzen lagun bait dezakete, hala nola hezeguneena.

dmhpostwebpage4

Eraztunak jartzeko prozesua liluragarria da eta gure bisitariei txori txikiak hurbiletik ikusteko aukera ematen die, eta ekosisteman duten garrantziaz jabetezen laguntzen die.

Parte hartzaileek Urdaibaiko hezegune zoragarriaz gozatu ahal izan zuten gure behatokitik. 

dmhpostwebpagenew5

Benetako altxorra den habitat honetan, mokozabalak, ahate buztanluzeak, ubarroiak, ahate txistulari ugari eta arrano arrantzalea bezalako beste hainbat espezie ikusi ahal izan ziren.

dmhpostinsta

Ilunabarra ere itzela izan zen, lezkadiak distira egiten zuen egunaren azken orduetan eta hezegunea ikusgarri agertu zen jendaurrean. Hezeguneen Munduko Eguna amaitzeko modu ezin hoberik?

dmhpostwebpage

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information