Ustekabeko bisitaria Urdaibaiko Oruetako paduretan
Astelehena, 2022(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 12:56etan |
Imajinatu. Uda da Artikoan. Kanela koloreko txori eder bat, tundrako landaretzaren artean ezkutatuta dago. Moko horia du eta koroa beltza. Bere habian bi txita daude, bere lumaje marroi eta beltza inguruarekin itzel kamuflatzen da.
Oruetako ustekabeko bisitaria beraz, mendebal-txori mokolodia izan da, baina litekeena da ez asmatzea. Hegazti hauek neguan agertzen duten lumajea guztiz desberdina izan ohi da, grisak eta zuriak dira, eta begien inguruan kolore beltza nabarmentzen da. Urdaibai Bird Centerretik gure bisitaria ikusi ahal izan genuen, uretako ornogabeez frenetikoki elikatzen eta Oruetako padurek eskaintzen zioten babeslekuaz gozatzen. Aldiz, artikoko bere ugalketa-eremutik milaka kilometrora ez da bakarrik egon, azaroan zehar Mendebal-txori mokolodi asko ikusi dira euskal kostaldean, eta hori oso ezohikoa da. |