Ongi etorri! Berri ona Oruetako paduran! Dordoka Korrontezale ale berria aurkitu da Oruetan.
Astelehena, 2022(e)ko uztaila(r)en 11-(e)an 15:00etan |
Urtero, sasoi honetan, Oruetako paduretako dortoken populazioa kontrolatzeko segimendua egiten da. Xabier Buenetxe eta Jokin Alvarez ari dira ikerketa honetan. Bi espezie autoktono daude. Lehena, dordoka korrontezalea da (Mauremys leprosa) eta 7 ale identifikatu eta markatu dira. Bestalde, dordoka istilzalea bada ere (Emys orbicularis), eta ale bakarra topatu da. Dordoka Korrontezalea Bestalde, dordoka istilzalea bada ere (Emys orbicularis), eta ale bakarra topatu da. Dordoka Istilzale Aste honetan, jarraipena egiten ari zirela, markatu gabeko dordoka korrontezale bat aurkitu zuten. Xabierrek eta Jokinek ale honen agerpena oso garrantzitsua dela azaldu dute, duela hiru urtetik ez baita dortoka berririk aurkitu. Populazio batek bideragarria izaten jarrai dezan, kide berriak behar ditu; beraz, markatu gabeko dortoka itxaropen handia da. Bi espezie hauek habitataren galeta eta beste espezie inbaditzaileengatik mehatxatuta daude. Monitorizazio-taldeak 17 dortoka exotiko jaso zituen 2017tik 2019ra bitartean. Ordutik, ez dira gehiago aurkitu, eta hori berri ona da. Galapago hauek babesteko hezeguneen kontserbazioa eta populazioen jarraipena ezinbestekoa da. Espero dugu Galapago leproso populazioaren kide berriak babesleku segurua topatzea Oruetako paduran eta arrakastaz hazteko gai izatea. |