Haize bolada bortitzek zikoinaren habia bota dute Gautegiz Arteagan

Ostirala, 2022(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 09:02etan

Joan den larunbatetik iganderako gauean haize bolada bortitzak izan genituen Urdaibain. 

stork news 4

90 km/h-ko haize boladek hondamendia sortu zuten zentroaren ondoan zegoen zikoina zurien habian. Zikoina bikote batek habia egin zueneko zuhaitz meheak ezin izan zion haizearen indarrari eutsi, eta habia eta bertan zeuden lau txitak lurrera erori ziren

stork news

Zoritxarrez, lau txitak hil zirela baieztatu ahal izan genuen.

stork nest news 2

Hirugarren urtea da zikoinek leku hau aukeratu dutela habia eraikitzeko. Egia esan, Urdaibai Bird Centerretik kezkatuta geunden aukeratu zuten zedro zuhaitz mehea ikusita, zuhaitzak ez baitzirudien nahikoa indartsua habiaren tamainari eusteko. Izan ere, aurtengo neguan izandako denborale batetan habia erautsia izan baitzen.Zikoinek leku seguruago bat erabil zezaten bultzatzeko, guk egindako habia handi bat, habia alternatibo bat eraiki genuen Urdaibaiko gure zentroaren aurre aldean. Guk jarritako habia erabiltzea izan da aurtengorako izan dugun helburua.

stork news 6

Hala ere, zikoinak aurtengo udaberri hasieran bere ohiko lekura itzuli ziren eta zedro berdinean eraiki zuten berriz ere habia tzarra.
Zoritxarrez, gure beldurrak baieztatu egin dira eta esandako modura habia zapuztu zitzaien joan den asteburuan.

Gure sorpresarako, egunotan guk jarritako habia bisitatu dute, eta bertan igaro dute hainbat denbora.
Izango al dute zikoinek beste txitaldi bat guk jarritako habian? Horrela balitz prest geundeke kamera bat jarri eta zuzenean zikoinen familiaren nondik norakoak denoi zuzenean erakusteko.

stork news 5

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information