URDAIBAI BIRD CENTERREK Mundu Mailako Hezeguneen aldeko eguna ospatuko du datorren domekan, otsailaren 6 an

Asteartea, 2022(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 15:19etan

portada Kartela 2022

Otsailaren 2an Nazioarteko Hezeguneen eguna ospatzen da eta Urdaibai Bird Centerrek mundu-mailako egun hau ospatuko du datorren igandean, otsailaren 6an.

Hainbat izango dira egingo diren aktibitateak. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko da.
Eraztunketa zientifikoaren saioan lekuak mugatuta izango dira, beraz parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea Urdaibai Bird Centerreko telefonora deituz.

Egunak berak Gautegiz-Arteagako hezegunean Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorri ziren eta oraindik ere hezegunean jarraitzen duten espezie asko behatuko dira. Eskandinabiako penintsulatik etorritako ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak iparralde urrunetik, eta zorte on apur batekin gure artean negua pasatzen dagoen "Muxar" izeneko arrano arrantzalea ere ikusi ahal izango da.

Hegaztiak

Egun berezi hau ospatzeak garrantzi handia du gure inguruan ditugun hezeguneak babestu eta bertan aurkitzen diren bizidunak lasai bizi ahal izateko. Beharrezko eskualdeak dira hainbat eta hainbat animaliarentzat euren bizia bertan egiten baitute, esaterako, migrazioa burutzen duten hegaztientzat.

2022. urteko ediziorako aukeratu den gaia honako hau izan da: "Hezeguneetan zehar jardutea gizateriaren eta naturaren alde jardutea da". Hezeguneetarako ekintzarako deia aurtengo kanpainaren erdian dago. Kapital finantzario, gizatiar eta politikoa inbertitzeko deia, munduko hezeguneak desagertzetik salbatzeko eta degradatu ditugunak lehengoratzeko dei garrantzitsua.

Albistea Hezeguneen eguna 2022

Egun horretan, gure jarduerek hezeguneek duten garrantzia azpimarratuko dute, bai eta ekosistema hain hauskor horiek biodibertsitatearentzat eta gizateriarentzat berarentzat duten garrantzia; zan ere, uholdeak murrizten, edateko uraren horniduran, uraren kalitatea hobetzen, airearen kalitatea hobetzen, giza ongizatea sustatzen eta pertsonentzako bizibidea izaten laguntzen bait dute.

Egun berezi hau mundu osoan aldi berean ospatuko da. Hori dela eta elkarteak eta erakundeak egun horretaz baliatuko dira hezeguneak jendeari ezagutarazteko eta kontzientziazioa esparru lokaletik orokorrera lantzeko.

Albistea Urdaibaiko padura hezeguneen eguna 2022

Testuinguru honetan, Urdaibai Bird Center goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara zabalik egongo da. Zentroaren ekipamenduaz gozatzeaz gain Gautegiz-Arteagako hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera izango du bisitariak.

Zatoz igandean Urdaibai Bird Centerrera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information