Kolore berriak, ordutegi berria,
Ostirala, 2021(e)ko iraila(r)en 03-(e)an 10:58etan |
Ordutegi berria dugu udazkenerako! urtaro eder honetaz gozatzera gonbidatzen zaitugu Urdaibain. Denboraldi berriak sorpresa asko ekartzen ditu erreserbara. Egunsentian lainoak mendiak estaltzen ditu eta mendi-hegaletako zuhaitzek udazkeneko kolore ederrak erakusten dituzte. Une ezin hobea da zentroa bisitatu eta ostean hezegunea ertzeko behatokietaraino ibilbidea egiteko.
Urtaro honetan hegazti zoragarriak daude paduran. Ihien artean ahateak igeri dabiltza, horien artean murgilariak, udazkeneko urrezko argitan distiratsu. Ahate urpekari hauek, ur sakonak nahiago dituzte, non landare, molusku, arrain txiki edo ornogabeez elikatzen diren. Lertxuntxo handiak migratzen ari dira eta Urdaibain leku ezin hobea aukitzen dute atseden hartzeko. Hegazti eder honek lumaje zuri distiratsua eta moko hori deigarria ditu. Zalantzarik gabe, bat ikusteak, eguna poztuko dizu! Beraz aprobetxatu dezagun udazkena! Paduraz eta bere bizitza basatiaz gozatzeko aukera paregabea izango duzu Urdaibai Bird Centerren |