Naziarteko Logo Erakusketa - munduko hegaztien maitaleak lotzen dituen erakusketa berria

Osteguna, 2021(e)ko uztaila(r)en 08-(e)an 14:41etan

Padura gaineko gure dorrean erakusketa berri handi bat dugu, leku guztietako hegaztien maitaleak lotzen dituena. Mundu osoan, gizarte ornitologikoak, talde kontserbazionistak eta beste erakunde mota batzuk lanean ari dira hegaztiak eta haien habitatak babesteko.


Talde bakoitzak logo bat du, ordezkatzen dituzten espezieak ez ezik, jatorrizko kulturaren eta geografiaren alderdiak ere islatzen dituena. Dorrera igotzen zaren bitartean, diseinu eta irudien aniztasunaz gozatzeko aukera izango duzu.

Hemen Urdaibai BirdCenterren gure logoa hegaz dagoen enara bat da. Hegazti migratzaile hau duela urte asko aukeratu zen zentroaren irudi modura, erakundea ia jaio gabe zegoenean eta "Elaia Elkartea" bezala ezagutzen zenean. Enara oso hegazti maitatua da Euskal Herrian, baserrietako atarietan egiten baitu habia. Negua Afrikan igaro ondoren itzultzen denean, udaberria iritsi den seinale da. Baserritarren artean, hau itxaropenaren sinboloa zen.

UBC Logo

Liluragarria da adibidez, Urdaibai BirdCenterreko logotipoa "Belize BirdConservancy" ren logotipoarekin batera ikustea. Diseinu honetan, harrapari buru bat, modu interesgarrian, maien tenplu baten eskailerekin konbinatzen da.

belize

Beste adibide ikusgarri bat Errumaniako Gizarte Ornitolgikoa logotipoa bertan, martin arrantzale polit bat agertzen da. 

romania


Hegaztien eta bizi diren lekuen aniztasun sinestezina azaldutako logotipoetan biltzen da. Erakusketak hegaztien kontserbazio- eta jarraipen-lana egiten den herrialde ugariri ere irekitzen dizkio begiak.


Gure erakusketa ez da bukatutzat jotzen dugun zerbait. Gustatuko litzaiguke logotipo gehiago eta gehiago gehitzea hegaztiekiko interesa handitzen den heinean. Hegaztien kontserbazioarekin/behaketarekin lotutako erakunde bateko kide bazara eta erakusketaren parte hartzea nahi baduzu, bidali tamaina handiko JPEG bat eta gustura gehituko dugu.


Mundu osoan hegaztiak babesteko egiten den lana ospatzen duen erakusketa berriaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information