Gautegiz Arteaga, Euskadiko herririk zoriontsuena?

Asteartea, 2021(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 10:07etan

Zer du Gautegiz Arteagako herriak beste udalerriek ez dutena?

Europako hainbat erakunde eta unibertsitatek parte hartu duten "Ecological Economics" aldizkariaren azken atalean, naturak giza ongizatean kontinente mailan nola eragiten duen egiaztatu nahi izan da.

"The importance of species diversity for human well-being in Europe" azterketaren helburua espezie-aniztasunaren eta Europako bizi kalitatearekiko asebetetzearen arteko erlazioa aztertzea izan da.

observatory

Helburu horrekin, ikertzaileek inguruko espezieen aniztasuna eta Europako 26 herrialdetako 26.000 heldu baino gehiagoren bizitzarekiko gogobetetzearen arteko lotura aztertu zuten.

"Europarrak bereziki pozik daude beraien bizitzekin, bere ingurune hurbilean aniztasun handia dagoenean behintzat", azaldu du Joel Methorst ikerketaren egile nagusiak, Senckenbergeko (Alemania) Biodibertsitatea eta Klima Ikertzeko Zentroko doktorego-ikertzaileak.

Halaber, inkestatutako pertsonen datu sozioekonomikoak aztertu zituzten, eta, harriduraz ikusi zuten hegaztien aniztasuna diru-sarrera ekonomikoak bezain garrantzitsua dela bizitzan duten gogobetetasunerako.

Bere aurkikuntzen arabera, europarrik zoriontsuenak euren eguneroko bizitzan hegazti espezie ezberdin ugari ikus ditzaketenak, edo espezie asko hartzen dituzten inguru ia naturaletan bizi direnak dira.

Alde horretatik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dagoen Gautegiz Arteaga udalerriak biodibertsitatez gainezka egiten du. 250 hegazti-espezie baino gehiago daude hemen urtean zehar, eta hori ez ezik, nahiko erraz ikus daitezke. Arrano arrantzalea, zezen-txoria edo mokozabal arrunta dira bere altxorretako batzuk.

Diversity

Bestalde, azken dortoka istilzaleak ere hemen daude, eta Europako ugaztunik mehatxatuenetako batek, ur-ipurtatsak edo bisoi europarrak, bere azken mugetako bat du herri honetan.

Padurak hamaika ornogabe ditu, tximeletak eta burruntziak, adibidez, bai eta hiruarantzaduna bezalako arrain zoragarri eta mehatxatuak ere.

Laburbilduz, Gautegiz Arteaga, bertako biztanleei bizi baldintzetan laguntzen dien biodibertsitate-gordailu handi bat hartzen duen herria da.

Ikerketa horien ondorioak kontuan hartuta, Gautegiz Arteagak pertsonen eta naturaren arteko oreka dela eta, bere biztanleak zoriontsu izateko beharrezko osagaiak izango lituzke.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information