Belgikatik Gernikara, Urtezahar gaua gure artean pasatzera.

Ostirala, 2021(e)ko urtarrila(r)en 01-(e)an 10:43etan

Portada

Gernikako Errenteriako zubitik paseatzen badugu neguko edozein egunetan, 200 kaio baino gehiagok, erreioaren gainean hegan eta barandan atseden hartuz, neguko luma dotoreekin bista alaitzen digutela ikusiko dugu. Irudi bitxi hau urtero ikus daiteke udazkenean eta neguan Gernikako zubi enblematiko honetan.

Crorid barandan

Toki honetan aurki ditzakegun kaioak antxeta mokogorriak dira (Chroicocephalus ridibundus), Europako erdialdean eta iparraldean oso ugaria den kaio mota bat, eta, Iberiar Penintsulan ale ugaltzaileak egon arren, gure inguruan ikus ditzakegun gehienak aipatutako Europako eskualde horretako hegazti migratzaileak eta negutarrak dira.
Duela bi aste inguru, Urdaibai Bird Centerreko lagunek esan ziguten kaioetako batek metalezko eraztun bat zeramala hanketan. Une horretan hasi ginen espioitza lan bat egiten, eraztunaren zenbakia lortu eta hegazti horren jatorria ezagutzeko.

Kamera eskuan eta autotik bertatik kaio konfiatu talde honetara hurbildu gara eraztunaren bila eta argazki ugari atera dizkiogu. Buelta asko eman ostean, beste ibilgailu batzuen bozina hotsak entzun eta oinezko batzuen harridurazko begiraden ondoren, gaur bertan, urte berriarekin batera, lanak honek bere fruituak eman ditu!!!!!

DSCN9441 

Argazkiak deskargatu ondoren, argi eta garbi irakurri ahal izan ditugu kaio bidaiari horren zenbakia eta jatorria.

8T87036 eraztuna

Eraztunaren informazioa erakusten diguten argazkiekin egindako collagea

¡Eta............ sorpresa itzela!!!! Urtebete lehenago leku berean argazkiak atera genizkion kaio bera da. Europa erdialdean ugaldu ondoren, neguko hitzordura itzuli da, Errenteriako zubian.

Iaz, eraztunean bildutako informazioa Aranzadiko eraztuntze bulegora bidali zen. Erakunde hori arduratu zen hura tramitatzeaz, eta, horrela, datu gehiago lortu ahal izan ziren antxeta mokogorri horri buruz. Beraz, bulego honi esker jakin genuen antxeta hori 2018an eraztundu zela.

Hain zuzen ere, 2018ko maiatzaren 20an eraztuna jarri zioten antxeta heldu bat da, Belgikako Berendrecht herrian, Anberesetik kilometro gutxira, Herbehereetako mugatik gertu.

earth

1019 Km lerro zuzenean Gernikatik Berendrechtera

Dakigunez bi urte dira kaio hau Gernikan ikusi ahal izan dena, baina ziur gaude askoz gehiago direla ale honek gure herrialdean jatorri askotako beste kide batzuekin eman dituen neguak.

Aipatzekoa da ere azken urteotan kaio talde honetan Malmotik (Suedia), Gdansketik (Polonia) eta gaurko Belgikatik etorritako aleak identifikatu ahal izan ditugula, irakurritako eraztunen bidez. Beraz, hartu kamera eskuan duzuen, Gernikatik osteratxo bat egin, eta bidaiari handi horiek identifikatzen laguntzera gonbidatzen zaituztegu.

procedencia

Gernikan identifikatutako antxeten jatorria.

Amaitzeko, Urdaibai Bird Centerretik bidaiari honi, 2021rako munduko zorte guztia opa diogu eta datorren neguan Gernikako bere zubirik gustukoenean berriz ikusteko aukera izatea espero dugu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information