ETB3rekin batera, haurrek naturarekiko duten jakin-nahia piztuz

Osteguna, 2020(e)ko abendua(r)en 17-(e)an 10:37etan

Bideoa https://cutt.ly/GhKKtMV

Presentación1

Haurrentzako ETB3ko "ene kantak" saioa Urdaibai Bird Centerrera hurbildu da, inguruan ditugun hegaztien eta naturaren mundua ezagutzera.

IMG 5348

Duela gutxi, "Ene kantak" eko produkzio-talde osoa Urdaibaiko Erreserbara etorri zen Urdaibai Bird Centeretik 4 programa grabatzera, hegaztien, haien migrazioen eta bizi diren habitaten gaiekin. Programa horien aste honetan bertan emititzen ari dira abenduaren 14tik 18ra.

Protagonistak

Dinamika oso dibertigarri batekin eta Nere, Satorjator, Astonauta, Eneko eta Urbi protagonisten eskutik, Urdaibaiko inguru honetan ikus ditzakegun altxorrez gozatu eta ikasiko dute gaztetxoek. Ikusi eta ikasi atalean, ekologiarekin eta naturarekin lotutako gaurkotasuneko gaiak jorratzen dira, eta Urdaibai Bird Center-en parte hartzen dugu.

sator

https://cutt.ly/GhKKtMV Migrazioari buruzko programa

Clipboard01

https://cutt.ly/khKKcfg Hezeguneei buruzko programa

Haurrei zuzendutako programa hau astelehenetik ostiralera ematen da ETB3ren katean, bi ordutegitan: goizean 08:15ean eta arratsaldean 20:00etatik aurrera.
Diferituan ere ikusi ahal izango duzue "EITB nahieran" saioan.

Anima zaitez ikustera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information