180.000 bisita birtualek berrirekitze berriari eman diote txanda

Asteartea, 2020(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 14:01etan

ubc

Konfinamenduan zehar 180.000 bisitaritik gora izan dira Urdaibaiko paduren zuzeneko emanaldiekin bat egin dutenak.

Martxoaren erdialdetik hasita, ia atsedenik gabe egin dugun lana gogorra izan da, hala eta guztiz ere, saria ere handia izan da, Urdaibaiko Biosfera Erreserba erakutsiz hainbeste etxetara iritsi izana. Katalunia, Madril eta Bilbo Handia izan dira jarraitzaile fidelenak.
Eta ekimen hau geratzeko iritsi da; izan ere, eskaria dela eta, emanaldiekin jarraituko dugu, jendeak etxetik Urdaibaiko biodibertsitateaz gozatu ahal izan dezan.

Gainera fase berriarekin batera, zentroa berriro irekiko da.

Ekainaren 13an, larunbatean irekiko da zentroa eta, segurtasun neurri eta protokolo guztiak barne hartuta. Alde batetik, zentroaren dimentsio handiekin segurtasun-distantzien mantentzea bermatuko da; horrez gain, edukiera-mugak, higiene-neurriak eta maskararen nahitaezko erabilera ziurtatuko da.

Berrikuntza gisa, Urdaibaiko Erreserbak dituen zenbait mirari naturalen erakusketa harrigarri bat estreinatuko dugu. Hegaztiak ez ezik, erreserbak eskaintzen duen biodibertsitatearen adibide paregabeak.

arranoa

Naturarekin konektatzeko unea iritsi da eta horretarako Urdaibai Bird Centerra primerako aukera duzue.

zankal

Saharaz hegoaldeko Afrikatik  datozen mokozabalak, elkar gorteiatzen dabiltzan arrano arrantzaleak, paduran ugaltzen ari diren zankaluze dotoreak eta egunero inguruan dabilen azeri bat izango dira zuzenean ikusi ahal izango dituzuen protagonistetako batzuk.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information