Geratu etxean eta bat egin Urdaibairekin zuzenean

Asteartea, 2020(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 12:23etan

portada

Urdaibai Bird Center zuen etxeetara iritsiko da webcam baten bidez Urdaibaiko padurak zuzenean eskaintzeko.
Naturara atera ezin garenez, berau zure egongela arte eramango dizugu. Ikuskizun natural liluragarrienetako bat erakutsiko dizugu ... hegaztien migrazioa.

Bereizmen handiko webcam batek leku magiko batera eramango gaitu... Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzera.
Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozen mokozabalek, arrano arrantzaleek edo tundra artikorantz doazen hegazti txiki limikoloek beren hegaldiekin gozatzen lagunduko digute.

Mokozabalak

Era berean, bolumena igotzen badugu, hegaztien soinuak zuzenean entzuteko gai izango gara eta beraien sinfoniarekin egunotan etxean egin beharreko egonaldia erosoago eramaten lagunduko digu.

Kamera 24 orduz egongo da martxan eta Urdaibaiko egunsentiak eta iluntzeak ahaztezinak izango zaizkizue, ordu horiek baitira hegaztien udaberriko sinfonia entzuteko momenturik onenak. Zozo, birigarro, txantxangorri, txepetx izango dira kontzertuko partaide batzuek.

Bestalde, berrikuntza gisa, egunero, 11: 00etan eta 18: 00etan, lokuzio bat egingo dugu une horretan paduran gertatzen ari dena zuzenean zuei eskaintzeko.

Aukera bikaina dugu Urdaibaiko Biosfera Erreserba familian ezagutzeko.

 "Urdaibai zuzenean" klikatu

Gozatu ikuskizun natural honekin.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information