"Gaztetze aktiboa"

Osteguna, 2020(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 16:26etan

DSCN1262

Urdaibai Bird Centerretik eta Busturiako Arrotegi Egoitzarekin lankidetzan, zahartze aktiboko jarduera bat egiteko asmoa jarri da martxan. Izan ere "gaztetze aktiboko" jarduera bat planteatzeari ekin diogu, eta emaitza hunkigarria izaten ari da. Busturiako Arrotegi Egoitzako adinekoak iraganeko bizipen eta oroitzapenez gozatzen ari dira berriro, bisitan joaten zaizkien hegazti txikiekin eskutik.

janaria jartzen

Gure adinekoak "inguruko hegaztiak" proiektuan parte hartzea da helburua. Proiektu horren bidez, bizi garen ingurunetik hurbil dauden hegaztien ezagutza sustatu nahi da.

Horretarako, neguan hegaztiak erakartzen dituzten eta horiek elikatzeko aukera ematen duten gailu sinpleak (neguko janlekuak) instalatu dira, hegaztitxoak guregana hurbiltzen diren bitartean enbarazurik sortu gabe beha ditzagun.

Azken batean, gure aitona-amonak benetako ikertzaile bihurtu dira, goizero egoitzako lorategira hurbiltzen diren hegaztien erroldak eta zenbaketak egiten baitituzte.

txoriak janlekuan

Behatokia

Behaketa gela

Tailerrak egiten dituzten aretoan Bird Center txiki bat muntatu dute, eta leihotik lorategira iristen zaizkien hegaztiak ikusi eta apuntatzen dituzte. karnaba koloretsuak, tarinen bandoak, txontak, txantxangorriak, kaskabeltzak eta amilotxak goizero zenbatzen dituzte.Datu horiek jaso ondoren Urdaibai Bird Centerrera bidaltzen dira. Negua amaitu ondoren, aztertu egingo ditugu, eta urtero proiektuan parte hartzen duten 100 parte-hartzaile baino gehiagoren datuekin alderatuko ditugu.

kontaketa

Asteroko zenbaketak

Hegaztiak zenbatzeko jarduerarekin batera, eraztunketa zientifikoko jardunaldi batean parte hartu ahal izan dute aste honetan, eta, bertan, eraztuntzaile baten eskuetatik hegaztien hainbat alderdi ezagutu ahal izan dituzte. Guzti honetaz aparte, datozen asteetarako jada habia kutxak jartzea antolatzen ari dira, hegazti txiki horien ugalketa garaiaren jarraipena egin ahal izateko.

2020-02-06 Arrotegi1

Txoria ikusten

Eskerrik asko ... zuen ezagutza altxor handia da guztiontzat.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information