URDAIBAI BIRD CENTERREK Mundu-mailako Hezeguneen aldeko eguna ospatuko du datorren igandean otsailaren 2-an

Igandea, 2020(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 14:44etan

CAST1

Hezeguneak eta biodibertsitatea. Bizitzaz betetako padurak.

 

Cast

 

El próximo domingo día 2 de febrero se celebra el Día Mundial de los Humedales y el Urdaibai Bird Center organizará una jornada de puertas para todos aquellos que quieran participar en la celebración. Las visitas audioguiadas serán gratuitas y a lo largo de la mañana, dependiendo de la meteorología, se realizará una demostración de anillamiento científico de aves para poder conocer mejos a las aves de nuestro entorno.

 

humedales

 

Urtero legez, egunak berak Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du Gautegiz-Arteagako hezegunean. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorri ziren eta oraindik ere paduran jarraitzen duten espezie asko behatu ahal izango dira.

 

Hainbat espezietako ahateak ikus daitezke paduran. Horiez gain, hegaberak, ubarroiak, lertxunak eta mokozabalak egunean zehar urmaeleko irlatxoetan ikus daitezke atseden hartzen.

 

Mokozabala

 

Arrano arrantzale bat ere egunetako protagonista da, eta sarritan ikusten dugu gure begi bistan arrantza saiakerak egiten, hain iheskorra den zezen-txoria lezka artean izkutatuta ikusteak itzelezko zirrara eragiten du.

 

pescadora

 

Eta nola ez. Ehunka txori txiki neguko janlekuetan elikatzen.

 

Egun berezi hau ospatzeak garrantzi handia du gure inguruan ditugun hezeguneak babestu eta bertan aurkitzen diren bizidunak lasai bizi ahal izateko. Beharrezko eskualdeak dira hainbat eta hainbat animaliarentzat euren bizia bertan egiten baitute, esaterako, migrazioa burutzen duten hegaztientzat.

 

2020. urte honetarako leloa "Hezeguneak eta biodibertsitatea" da. Egun honetan zehar hezeguneek duten garrantziaren mezua zabaldu eta partekatuko dugu, bai biodibertsitatearen eta klimaren ikuspegitik, ur edangarria eta elikagaiak lortzeko, eta nola ez aisialdiaren eta turismoaren alorrean.

 

Klima aldaketa gizadiarentzako eta planetarentzako gaur egun dagoen arazorik nagusienetarikoa izanik ere, hezeguneen mundu mailako egunean zehar hezeguneek klima-aldaketaren aurrean duten berebiziko garrantziari buruz ere arituko gara.

 

WWD20 PosterA1 SP

 

Egun berezi hau mundu osoan aldi berean ospatuko da. Hori dela eta elkarteak eta erakundeak egun horretaz baliatuko dira hezeguneak jendeari ezagutarazteko eta kontzientziazioa esparru lokaletik orokorrera lantzeko.

 

Testuinguru honetan, Urdaibai Bird Center goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara zabalik egongo da. Zentroaren ekipamenduaz gozatzeaz gain Gautegiz-Arteagako hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera ere izango du bisitariak., bertoko teknikarien laguntzaz.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information