Hurbil dezagun natura gure etxeetara, Hasi da Inguruko Hegaztiak proiektua! 2019-2020. negua

Larunbata, 2019(e)ko abendua(r)en 21-(e)an 10:54etan

portada

Urdaibai Bird Center-ek 2019-2020. negurako ere "Inguruko Hegaztiak" proiektuarekin martxan jarraituko du, partaidetzaren bidez gure inguruan bizi diren hegaztien ezagupena bultzatzeko asmoarekin.

"Inguruko hegaztiak" Urdaibai Bird Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin bultzatutako eta koordinatutako proiektu bat da, non gure etxeen inguruan bizi diren hegaztiei buruzko ezaguera handitzea duen helburu. Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz.

Janlekuen funtziorik garrantzitsuena, espezie desberdinetako hegaztiak hurbiltzen baitira gailu xume horietara janari eskuragarritasunak erakarrita. Horrela, espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da.

txoriak

Aurtengorako ere, planteatzen dugun proiektua parte hartu nahi duen familia, eskola eta partikular guztietara zabaldu nahi da.

2019. urte honetan proiektua gure nagusiei ere zuzenduko zaie. Busturiko Arrotegi nagusien egoitzarekin lanean ere hasi gara; izan ere, zahartze aktiboari zuzendutako ekintza eta aktibitateetan txertatua izan delarik.Arrotegi

Urte honetan ere, proiektuari buruzko Facebook talde bat martxan dago, eta bertan, proiektuari buruzko informazioa aurkitzeaz aparte, parte hartzaileek euren inguruko hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi eta partekatu ahal izango dituzte:

facebook

https://www.facebook.com/groups/2092153820845878/

Eskandinaviatik datozen txonta txikiak, edota Herrialde Baltikoetatik iritsi berri diren tarin eta txantxangorriak gure lorategietan daude...Heldu da momentua prismatikoak eta kamerak atera eta begi bistan daukagun naturako espektakuluarekin gozatzeko...

umeak

Proiektu oso arrakastatsua da, batez ere, Bretainia Handian, 600.000 familiak parte hartzen baitute.
Proiektuan parte hartzeko negu osoan zehar eman ahalko da izena. Proiektua amaitzerakoan partehartzaile bakoitzari bildutako datu guztiekin egindako txosten bat helaraziko zaio, proiektuan zehar lursaileko edo lorategiko janlekuak bisitatu dituzten hegazti espezie guztien urtaroko eboluzioa ezagutu dezagun.

Proiektu honetan parte hartzeko jarraian aipatuko diren elementuak eduki behar dira:

1.- Berdea den espazio minimo bat edo eta inguruan zuhaitzen bat izatea.

2.- Hegaztientzat elikagai diren elementuren bat izatea (janlekuak; alpistea eta kakahueteak esaterako) beti elikagaiz hornituta egon behar direlarik. Material horiek zuk zeuk eraiki ditzakezu edo zentroan bertan erosi.

kurloiak

Proiektuan parte hartzeko sar zaitez gure web atarian eta klikatu "Inguruko Hegaztiak" proiektuaren atala, bertan informazio osoa aurkitzeaz gai, izena emateko modua ere aurkituko duzue inskripzio orriaren bitartez.

http://www.birdcenter.org/es/educacion/inguruko-hegaztiak

Animatu zaitezte parte hartzera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information