Sorpresa bikaina! Sasoiko lehenengo Zezen-txoria agertu da.
Ostirala, 2019(e)ko azaroa(r)en 15-(e)an 15:38etan |
Goiz honetan bertan zezen-txori polit bat hegaz ikusteko aukera paregabea izan dugu Urdaibai Bird Centerreko behatokitik. Nahiz eta sasoiko lehenengo behaketa joan den larunbatean Oruetako behatokira hurbildu ziren bisitari batzuk egin izan, gaur goizean zezen-txoria oso osorik agertu zaigu gure begibistan. Nahiz eta zezen-txoria espezie arraroa izan Urdaibaiko Erreserban, urtero ikus daitezke hainbat ale gure inguruan negua igarotzen. Hala eta guztiz ere, ikusteko oso zaila den hegazti baten aurrean aurkitzen gara. Hegazti honen etorrera azaroa eta abendua bitartean ematen da, dagozkigun zezen txoriak hezegunearen leku konkretu batetan biltzen dira, hori dela eta pazientzia apur batekin ikusteko aukera izan genezake. Ikusteko aukera gehien eskaintzen duten lekuak, Urdaibai Bird Center bertako behatokiak edota zentrotik metro gutxira dagoen Oruetako behatokia dira. Zatoz Urdaibai Bird Centerrera eta saia zaitez zezen-txoria ikusten |