Uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa. 2019ko udazkena

Asteartea, 2019(e)ko urria(r)en 08-(e)an 12:08etan

URDAIBAI RESERVE- Uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa antolatu da Urdaibai Bird Centerren. 14 urtetik gorakoei eta hegaztien ezaguera gutxi dutenei zuzenduta dago ikastaro hori.

3

Helburuak

Urtean zehar behatu daitezkeen Urdaibaiko hegazti urtarren ekologia, biologia eta fenologia alorreko jakintzak barneratu.
Hegazti urtarren lokalizazioan, azterketan eta identifikazioan laguntzen duten jarraibideak barneratu.

Iraupena: 3 jardunaldi. Azaroko larunbatak 9, 16 eta 23.
Ordutegia: Lehen jardunaldian 2h. Hurrengo hiruetan 2h 30min.
Jardunaldi guztien hasiera ordua goizeko 10:00ak izango da.
Hizkuntza: Gaztelera. Teknikaria elebiduna da.
Gehienezko taldea: 15 pertsona
Gutxieneko taldea: 5 pertsona
Izen ematea: 94 625 11 57 / 699 839 202
Prezioa: 50 €

766

Edukiak eta ikastaroaren garapena

Larunbata 9, 10:00h. Tokia: Urdaibai Bird Center.

Hegaztien eta beraien habitatak, tokiak, tresnak eta hegazti urtarrak behatzeko omento egokienak (2 orduko iraupena, ordu artean 15 minutuko atsedena egingo da).
Hegazti urtarren talde garrantzitsuen deskribapena: lertxunak eta antzekoak, ahateak, zangaluze txikiak, uroiloak, etb. Tokiak eta Urdaibaiko hegazti urtarrak behatzeko momenturik onenak. Tresneria: gidaliburuak, prismatikoak eta teleskopioa.

814

Larunbata 16, 10:00h. Tokia: Urdaibai Bird Center.

Hegazti urtarren aspektu desberdinen azterketa zentroaren barruan.
Migrazio fenomenoa, migrazio ibilbideak, faktore meteorologikoak eta migrazioak, momentuan bertako hezeguneko hegaztiak etb.
Zentroko behatokitik hezeguneko hegaztien behaketa.
Prismatiko, teleskopio eta gidaliburuen bitartez hegaztiak behatu eta identifikatu. Egun horretan anatiden eta antzeko hegazti espezieetan zentratuko da bisitaldia.

476

Larunbata 23, 10:00h. Tokia: Busturiko San Kristobal auzoko tren geltokian.

Zirkulu formako ibilbidea jatorri artifiziala zuen hareatzatik Urdaibaiko mareen eraginpeko gunetik. (2h 30min).
Prismatiko, teleskopio eta gidaliburuen bitartez hegaztiak behatu eta identifikatu. Egun horretan besteak beste hegazti limikoloetan zentratuko da bisitaldia.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information