Urdaibai Bird Centerrek hegaztien mundu mailako eguna ospatuko du igandean, urriaren 6an.

Asteartea, 2019(e)ko urria(r)en 01-(e)an 00:00etan

Moztuta portadarako gazteleraz

-URDAIBAI RESERVE- Asteburu honetan, Urdaibai Bird Centerrek hegaztien mundu mailako eguna ospatuko du eta honen harira, hegaztien mundua sakonago ezagutzeko nahi duenarentzat eta hegaztiek Urdaibaiko Biosfera Erreserban duten garrantzia ulertzeko, ate irekien eguna izango dugu.

cartel 2019

Esan bezala, igandean urriaren 7an, Urdaibai Bird Centerrek hegaztien mundo mailako eguna ospatuko du eta horretarako ate irekien egun bat antolatuko du doako bisita autogidatuekin. Egun honetan parte hartzen dutenek bai zentrotik bai Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute. Europan kumatu ostean afrikan negua pasatzeko migrazio sasoian sartuta gaudenez aukera paregabea izango du bisitariak espezie desberdinetako hainbat eta hainbat hegaztiz gozatzeko.

Igande honetarako antolaturiko ekintzen baitan, goiz zein arratsaldez, bisita autogidatuak eskainiko dira (audiogidak erabiliz). Ordutegi jarraia izango da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00tara.

Mokozabalak

Igoteko 1

 

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information