Arrano arrantzaleak paduretan behatzeko udako irtenaldiak amaitu dira

Larunbata, 2019(e)ko iraila(r)en 07-(e)an 11:41etan

Ostiral honetan arrano arrantzalea behatzeko azkenengo irtenaldia amaitu genuen. Irtenaldi hauek Bizkaiko Foru aldundiak eta Eusko Jaurlartitzak bultzatzen duten Arrano arrantzalearen ingurumen hezkuntzako egitarauaren garapenaren testuinguruan kokatzen dira. 

ta291

Kanpaina honetan 5 bisitaldi burutu dira eta 65 pertsona parte hartu dute, uda honetarako zegoen kopurua betetzen delarik. Azpimarratzekoa da irtenaldi guztietan arrano arrantzaleak ikusi direla paduretan.

ar192

Aurton ere bai, (N3) alea bere lurraldean ikusteko aukera izan dugu eta azkenengo irtenaldietan arrano bat baino gehiago behatzeko aukera izan dugu. Iraila Urdaibaiko estuarioan arrano arrantzaleak ikusteko sasoirik onena da Europako iparraldean ugaltzen diren arrano arrantzaleak sasoi honetan jaisten direlako Afrikarantza negua igarotzeko Senegaleko eta Ganbiako kostaldean.

na

Hurrengo astetik aurrera 4 urtez jarraian gure artean kumatzeko asmoekin pasatu den arrano arrantzalea arra (N3) hasiko da bere itzuleko bidaia negualdia igarotzeko Senegal eta Ganbiako kostaldean. Zorte on oparitzen diogu bere ikaragarrizko bidaian eta ea 2020. martxoaren erdialdean berriro gure artean ikusten dugun. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information