Sinestezina!! Uroilo urdina Gautegiz Arteagako paduran.

Ostirala, 2018(e)ko urria(r)en 19-(e)an 10:43etan

 imagen5576

Aste honetan zehar oso bisita berezia izan dugu Gautegiz Arteagako paduretan, uroilo urdin polit bat agertu da Oruetako hezegunean Gautegiz Arteagan.

Bird Centerreko teknikariak eta Urdaibai et gure zentroa ezagutzera hurbildu ziren bisitariek sorpresa itzela izan zuten, beraien begi aurrean uroilo urdin bat agertu zenean, lasai-lasai zintabelarren artean janari bila.
Uroilo urdina Iberiar Penintsulan, Italian eta Afrika iparraldean banatzen den espeziea da. Penintsulan, batez ere isurialde atlantiar eta mediterraneoko itsasadar, padura eta erreka ertzetan bizi da.

 P1090415

Hegazti hau arrisku larrian egon zen XX. hamarkadako erdialdean, bakar bakarrik Guadalkivirreko padura zuen bizileku. Ostean gutxika-gutxika hedatzen hasi zen, bai berreskurapen programen ondorioz eta bai naturalki hedatzearren ondorioz. Gaur egun penintsulako hegoalde eta ekialdean ugaltzen da.

Urdaibai eta agian Euskal Herriaren kasuan, dakigunez gaurdaino ez da egon hegazti honen behaketa zehatzik, nahiz eta 50. hamarkadan ehiztariek bi uroilo urdin bota zituztenaren zantzuak dauden.

Beraz, animatu eta hurbildu zaitezte Urdaibai Bird Centerrera ia zorte apur batekin Uroilo liluragarri hau ikusteko aukerarik duzuen.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information