Urdaibai Bird Centerrek hegaztien mundu mailako eguna ospatuko du igandean, urriaren 7an.

Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 02-(e)an 08:06etan

Moztuta portadarako euskaraz

-URDAIBAI RESERVE- Asteburu honetan, Urdaibai Bird Centerrek hegaztien mundu mailako eguna 2018 ospatuko du eta honen harira, hegaztien eraztunketa saioaz gain ate irekietako eguna ere izango da, audiogidekin doako bisitaldiak eskainiz. Guzti hau, hegaztien munduak Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da.

Ondo bajatuta

Ingurugiro hezkuntzaren harira, Urdaibai Bird Centerrek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin martxan duen arrano arrantzalearen proiektuaren baitan urri osoan zehar hainbat eta hainbat ikastetxe eta ikasle etorriko dira arrano arrantzalearen bisita egitera. Bertan, hegazti enblematiko hau erabiliz hegazti horren nondik norako guztiak ikasi eta aztertuko dituzte.

Mokozabalak

Igoteko 1
Esan bezala, igandean urriaren 7an, Urdaibai Bird Centerrek hegaztien mundo mailako eguna ospatuko du eta horretarako ate irekien egun bat antolatuko du doako bisita autogidatuekin eta eraztunketa zientifikoko erakustaldi batekin. Egun honetan parte hartzen dutenek bai zentrotik bai Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute. Europan umatu ostean afrikan negua pasatzeko migrazio sasoian sartuta gaudenez  aukera paregabea izango du bisitariak espezie desberdinetako hainbat eta hainbat hegaztiz gozatzeko. Igande honetarako antolaturiko ekintzen baitan, goiz zein arratsaldez, bisita autogidatuak eskainiko dira (audiogidak erabiliz). Ordutegi jarraia izango da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00tara.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information