BEHAR AL DUTE HEGAZTI GUZTIEK GIZAKIAREN LAGUNTZA?

Asteazkena, 2018(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 07:22etan

-URDAIBAI RESERVE- Basabizitzaren inguruan gizakiok asmo onez hartzen ditugun erabakiak sarri askotan ez dira onenak izaten. Urubiekin gertatzen den arazoa azalduko dugu ondoren adibide modura. 

tamaño web arregladas 3

Urubia hontz eta hontz zuriekin ahaidetuta dagoen hegazti gautarra da. Basoetan bizi da eta kumatzeko zenbait zuhaitzetan aurkitu daitezkeen zulo naturaletan bizi da: zaharrak diren haritzetan, arteetan eta pagoetan besteak beste.


Hala ere, ez da bat ere arraroa baserrietako ganbarak edo landa eremuetako etxeak okupatzea

tamaño web arregladas 2

Gizakiarekiko hurbiltasun horrek noizean behin beraiekin topaketak dakartza. Habia txiki geratu zaien kumeek jaiotze tokitik ihes egiten dute eta ingurutik ibiltzen dira. Beraiekin topo egiten duten pertsonek uste dute kumeak bakarrik eta babes gabe daudela baina hori ez da horrela izaten.

 
Zenbait pertsonek kume hauek laguntzeko batu, etxera eraman eta jaten ematen diete. Beste batzuk aldiz, batu eta profesionalen bitartez zainduak izango diren tokietara eramaten dituzte.


Kumak naturan dauden egoera guztiz desberdina da. Habian lekurik ez eta habia albo batera utzi duten indibiduoak dira, izan ere, habiak ez daude beti kumeak helduak izan arte bertan egoteko diseinatuta

 tamaño web arregladas 1
Gurasoek badakite kume bakoitza non dagoen uneoro kontrolpean baitaude.  Inguruan arriskua sumatuz gero soinu bidez komunikatzen dira beraien artean.Azken finean, kumeentzat toki arriskutsuak ez badira dauden tokian utzi behar dira. Ahalik eta eragin gutxien egiten ahalegindu behar gara. Naturatik hartu eta gure eskuetara pasatzen diren momentutik aukera asko daude kumeen garatze prozesua gaizki irteteko. Asmo onekin egin arren beraiei kalte egiten ari gara.


Aztertu dugun guzti hori hegazti espezie askora estrapolatu daiteke; etxe txolarreak edo kaskabeltzak izan daitezke horren adibide. Oso zaila da naturan ez den beste toki batean kumeak heztea. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information