Pforzheimgo hiria (Alemania) Urdaibai Bird Centerra ezagutzera hurbildu da.

Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 16:21etan

portada

Hiri aleman honetako alkatea, Peter Boch, pasa den astean hurbildu zen Urdaibai Bird Centerrera honen funtzionamendua zuzenean ezagutzeko.
Lokalitate alemanak zentroak kontserbazio, hezkuntza eta turismoan daramatzan lan-lerro ezberdinak ezagutzeko interesa erakutsi zuen.

Bisita Pforzeimgo Heinrich-Wieland-Schule institutoak Gernikarekin duen kolaborazio programan zentratu zen gehienbat, kolaborazio honen testuinguruan Urdaibai Bird Center unibertsitate aurreko formakuntzan dagoen Pforzeimgo boluntario bat hartzen baitago 2017-2018 kurtsoan zehar.

inst

2017. urtean institutoko ikasleek egindako bisita 

Gernikarekin anaitutako Pforzeim herriko alkatearen presentzia Gernikako bonbardaketaren 81. urteurreneko aktibitateen barne dago.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information