Txita-hiltzea zikoinen habian... Sakrifizio itzela bizitza aurrera eramateko

Ostirala, 2017(e)ko uztaila(r)en 14-(e)an 11:23etan

- URDAIBAI RESERVE- Pasa den ekainaren 28an gertaera dramatiko bat behatzeko aukera izan genuen Urdaibai Bird Center (UBC) aurreko zikoinen habian. Gurasoetako bat mokokadak ematen hasi zitzaion kumetako bati habitik bota arte. UBCeko kideok bertara hurbildu ginen eta larri zaurituta zegoen zikoina batu eta Bizkaiko Base Gorriako basozainei parte eman genien. Animali basatiak berreskuratzeko zentrora eraman zuten eta egun batzuk pasata hil egin zela adierazi ziguten.

5555 copia igoteko

Hegaztietan energia aurrezteko eta kumaldia aurrera ateratzeko asmoz infantizidioa bezalako jarrerak noiz edo noiz behatu ahal izaten dira. Beste espezie batzuetan ere gertatzen da, esaterako kopetazuri arruntetan, mokozabaletan, kaio mexikarrean, zikoina beltzetan eta zikoina zurietan. Andaluzia autonomi erkidegoan egindako ikerketa batek zikoina zurien habien %15ean txita-hilketak gertatzen direla ondorioztatu zuen. Kasu gehienetan ekintza horretaz arrak arduratzen dira eta jaiotako txitetatik ahulenari erasotzen diote.

Ohiz kanpoko behaketa baten aurrean gaude habitik kendutako kumeak hilabete baino gehiagoko bizia baitzeukan eta ia guztiz garatuta baitzegoen. Txita-hilketa arruntenak jaioberriek aste bat inguru dutenean gertatzen dira.

Jarrera arraro horrek zergati bat izan behar du. Uste dugu 3 txitei elikagaiak ekartzen zizkien heldu baten bapateko desagertzeak zerikusia izan duela.
Heldu batek soilik ekartzen zuenez janaria txita bat hil beharrean suertatu da gainontzekoak bizi ahal izateko. Seguruenik desagertu den zikoina hilda egongo da.

Gizakiaren begiarentzat ohikoak ez diren arren naturan horrelako gauzak gertatzen dira. Beste bi kumen bizirautea bermatzeko eginiko ekintza bat izan da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information