URDAIBAI BIRD CENTER-ek mundu-mailako Hezeguneen aldeko eguna ospatuko du datorren otsailaren 5ean

Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 08:23etan

-URDAIBAI RESERVE- Datorren otsailaren 5ean Urdaibai Bird Center-ek ate irekien eguna burutuko du Urdaibaiko Biosfera Erreserban hezeguneen mundu-mailako egunean parte hartu nahi duen guztiarentzat.

Eganak berak Gautegiz Arteagako hezegunean Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorri ziren eta oraindik ere hezegunean jarraitzen dute espezie asko behatuko dira. Eskandinabiako penintsulatik etorritako ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak iparralde urrunetik, eta zorte on apur batekin behatzen horren zaila den zezen-txoria.

Horren harira, otsailaren 9an Javier Franco San Sebastianek emandako “Las basuras marinas: un reto global para la gestión de los mares” konferentzia ospatuko da Urdaibai Bird Centerren eraikinean, arratsaldeko 19:00etan.

Igotzeko

Egun berezi hauek ospatzeak garrantzi handia dauka gure inguruan ditugun hezeguneak babestu eta bertan aurkitzen diren bizidunak lasai bizi ahal izateko. Beharrezko eskualdeak dira hainbat eta hainbat animalirentzat euren bizia bertan egiten baitute, esaterako, migrazioa burutzen duten hegaztientzat.

Urte honetako leloa “Hezeguneak hondamendien arriskuak murrizteko” da. Lelo honekin aditzera eman nahi dena ondorengoa da: hondamendi bat gertatu den zonaldean garrantzi handia dute hezeguneek, kalteak murrizteaz gain eskualdearen berreskurapena azkartzen dutelako.

Cartel

Azken urteotako joera aztertuz hondamendien frekuentziak nabarmen gora egin duela ondorioztatu daiteke, izan ere, azken 35 urtetan bikoiztu egin baita. Klimarekin erlazionatutako gaiak dira horren adibide nagusi: uholdeak, zikloi tropikalak, lehorteak…
Egun berezi hau mundu osoan aldi berean ospatuko da. Hori dela eta elkarteek eta erakundeek egun honetaz baliatuko dira hezeguneak jendeari ezagutarazteko eta kontzientziazioa lantzeko esparru lokaletik orokorrera.

Testuinguru honetan, Urdaibai Bird Center goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara zabalik egongo da. Zentroaren ekipamenduaz gozatzeaz gain Gautegiz-Arteagako hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera izango du bisitariak.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information