Urtebete pasa da Urdaibaiko "Uzelai" zikoina enblematikoa tiroz hil zutela.

Ostirala, 2016(e)ko abendua(r)en 23-(e)an 14:29etan

-URDAIBAI RESERVE- Duela urtebete, 2015eko abenduaren 23an, Urdaibain bizi zen "Uzelai" zikoina enblematikoa tiroz hil zuten Urdaibai Bird Centerretik oso gertu.

Uzelai hilda  2222

Paduran eraztuntzen geundela bat-batean danbada bi entzun genituen - gure artean suziriak edo bolanderak zirela pentsatu genuen-. Oker geunden, eskopetaz eginiko bi tiro izan baitziren.

Bi minutu beranduago, auzokide batek deitu zigun kotxe bateko leihotik eskopeta atera eta belardian lasai-lasai zegoen zikoina bati tiro egin ziotela esanez. Oso larri zegoen eta Urdaibai Bird Centerrera ekarri zigun, zoritxarrez, hilda jada. Gure sorpresarik handiena hankan zeraman eraztuna ikusi genuenean izan zen: eraztun zuri bat HH8X letra eta zenbakiarekin. "Uzelai" zen, Urdaibaiko zikoinarik famatuena Busturiko eskola umeek besoetako modura hartu zuten zikoina berbera. Duela 12 urte Catalunyatik ekarri, Urdaibain zaindu, berton askatu eta Urdaibain ugaltzen hasi zen lehenengo zikoina. Urtero Foruko habia erabiltzen zuen bere txitak familian aurrera ateratzeko. "Daphne" izeneko bikotea alargun geratu zen.

Uzelai eta bikotea Bird Center 222

Hurrengo egunetan zehar beraientzako ohikoak ziren lekuak bisitatzen ikusi genuen "Daphne" "Uzelai" topatu nahian, zoritxarrez ez zen inoiz bueltatuko...

Bi hilabeteren buruan, zorionez, zikoina ar gaztetxo bat ezagutu eta habia konpondu ostean bikote berriarekin 3 zikoina txita berri izan zituzten. "Uzelai" memorian izanik espero dugu "Daphne" eta bere bikotekidearen gorteiu doinuak entzutea San Blas inguruan.

Uzelai aingiragaz 222

Auzokideak esan zigunaren arabera hilketa gertatu zen momentu hartan bi kotxe identifikatu ziren: gris koloreko Ford Focus bat eta beste kotxe zuri bat. Auzokoaren ustetan Gautegiz-Arteaga inguruko autoak ziren. Zoritxarrez, errepidetik ihes egitea lortu zuten eta urte bat pasata ezin izan da argitu nor edo nortzuk izan diren.

Uzelai hilda  222

Ez daitela berriro pasa.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information