Oruetako aintzira biziz gainezka

Osteguna, 2016(e)ko abuztua(r)en 11-(e)an 07:31etan

port

Uztaileko bigarren hamabostaldian Oruetako aintzira bizitzaz betetzen da.
Azken hilabete honetan izan ditugun eguraldi eguzkitsu orokor, prezipitazio baxu eta marea hilen ondorioz aintzirako ur maila zentimetro batzuk jaitsi da hegazti talde askorentzat oso erakargarria den ur lamina fina duen espazio zabalak eratuz.limicolas

Ur lamina honek, kasu askotan umatze tokietatik datozen talde limikolei lokatzetan eta aintziraren ertzetan janaria bilatzea ahalbidetzen diote. Atseden toki honetara hurbildu diren limikolen artean kuliska ilunak, pikartak eta txirritxo txikiak aipa ditzakegu.behatze interesgarritzat azken egunotan beltzaran bat eta temminck txirri bat ari izan garela ikusten esan dezakegu.

garza  ardcin anguila

Ardeida eta amiamokoen kasuan hainbeste gustatzen zaizkien aingira, ornogabe txiki eta lasun edo korrokoi txikiak harrapatzea askoz errazagoa zaienez lertxuntxo txiki, lertxun izain, lertxun hauskarez... goza dezakegu.Era berean anatida taldeak eta kopetazuriak aintziran azaleratututa dagoen landaretza urtar ugariaz elikatuz aurki ditzakegu, eta gainera zenbait txilinporta eta kopetazuri bikote bigarren kumaldia egiten ari dira, habian edota txito berriekin jada. Aipatzekoa da egunotan hegazti talde honetakoa den eta egunotan agertu den ahate gorrizta, Urdiabain behatzeko oso zaila den espeziea.

espatulas

pescadora

Aldi berean, udaberrian bueltatutako arrano arrantzaleek ikuskizun polita eskaintzen diete zentrora hurbiltzen ari den jendeari.

Laburbilduz, begiratzea merezi duen ikuskizuna.

Hurbil zaitez Urdaibai Bird Centerrera gozatzera edo zuzenean etxetik gure zuzeneko kameren bidez:

http://www.birdcenter.org/es/actualidad/webcams

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information