Urdaibai Bird Centerrek eta Gernikako Udalak akordioa aurkeztu dute Urdaibaiko Erreserban turismoa bultzatzeko helburuarekin.

Asteazkena, 2016(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 15:08etan

Portada

Gernikako turismo bulegoak eta Urdaibai Bird Centerrek Gernika eta Urdaibai turismo merkatuan sustatzeko helburuarekin akordio bat aurkeztu dute. Horretarako Urdaibai Bird Centerrek pantaila handi bi jarri ditu turismo bulegoan. Euretariko batetan Urdaibaiko erreserbaren zuzeneko irudiak ikus daitezke, zehazki Gautegiz Arteagako Oruetako urmaeleko irudi ikusgarriak. Beste pantailan Urdaibai Bird Centerrek eskaintzen dituen instalazioak dira ikusgai.

1

Amaia Garcia, Gernikako Turismo bulegoko zuzendariaren esanetan, bulegoan pantailak jarri zirenetik turistek interes handia agertu dute Urdaibai Bird Centerra eta bere ingurua bisitatzeko eta hainbeste jendek ezagutzen ez duen inguru natural honen altxorrak ezagutzeko.

2

Ekitaldira Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkatea eta Iñigo Magunazelaia Gernikako Kultura, Turismo eta Jaietako zinegotzia urreratu ziren Gautegiz Arteaga eta Gernika ordezkatuz, eta Amaia García eta Jose Mari Unamuno Gernikako turismo bulegoko eta Urdaibai Bird Centerreko zuzendariak.
Urdaibai Bird Centerek, Urdaibaiko hegaztientzako nazioarteko aireportuak 30.000 bisitari inguru izan zituen iazko urtean, euretariko asko Gernikako turismo bulegotik igorriak izan ziren, izan ere bulegoak 2015ean 64.000 bisitari izan baitzituen.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information