Urdaibai Bird Center-ek eta Urdaibaiko ikasle batzuk BBC-arekin elkarrizketa baten parte hartu zuten

Larunbata, 2016(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 11:51etan

bbc0

Montorre eskolako ikasle batzuk BBC-ko hezkuntza-kanalarekin elkarrizketa bat izan dute. Elkarrizketa oso ezaguna eta ospetsua den Euan Mc Ilwrarith gazetariak gidatu zuen eta arrano arrantzalearen inguruan Urdaibai Bird Center-ek garatzen duen ingurumen hezkuntzako proiektua izan zen elkarrizketaren ardatz nagusia. Nazioarteko proiektua “Ospreys flyways linking communities” lemapean  mundu osoko beste 150 eskolen elkarkidetzan garatu egiten da. Elkarrizketa horretan UBC-ko teknikariak eta Gautegiz Arteagako eskolaren ikasle eta irakaleak parte hartu zuten Muxikako eskolaren lagunkideen izenean nazioarteko proiektu berdinean partekatzen dute eta.

bbc2

scotlbbc

BBC Urdaibain garatzen ari den arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektua interes handiarekin azaldu ziren, are eta gehiago BBC-ren hainbat natura programetan kolaboratzailea den Roy Dennis eskoziarra proeiktuaren partaidea dela jakinda. Roy, “Highland Foundation for Wildlife” elkartearen bidez Eskoziako arrano arrantzaleen monitorizazio-taldeko koordinatzailea da, eta elkarte honekin Aranzadi Zientzi elkarteak kolaborazio-akordio baten bidez urtero arrano arrantzale kumeak hornitzeko eta emoteko mantentzen du. Arrano gazte hauek traskokapen eta egokitze prozesu baten bidez Urdaibai Biosfera Erreserban Afrikako bidea hartuko dute eta geroztik Urdaibaira itzuliko dira gure inguruan ugaltzeko asmoarekin azken 100 urteeta gutxienez.

bbc3

Euan-ek UBC-tik aldi berean arrano arrantzalearekin garatzen ari den ingurumen hezkuntza proiektuaren inguruan interes handia azaldu zuen, eta batez ere ikasleek eta irakasleek sortzen eta interneten bidez partekatzen dituzten materialen kalitateagatik. BBC-ri Unai Egiak, Urretxindorra eskolako irakaslea eta musikaria, eta ikastetxe bien ikasleek egin eta abestu zuen kanta izan zen hunkipen gehien sortu zuen materiala: https://www.youtube.com/watch?v=kVmV9EGOGSA. Ostegun honetan grabatuta izan zen elkarrizketa eta 25ean zuzenean emango dute 7:30-9:00 artean "OutDoors’ irrati saioan: edo Podcast-en:  

  bbc4

Ingurumen hezkuntzako proeiktua hau Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatzen du eta 700 ikastetxe baino gehiago jassotzen dute urtero parte hartzeko gonbidapena Euskal Herriko hezkuntza sarearen bidez. Aurton, Txingudin eta Urdaibain bisitaldi tematikoak eginez gain Arabako hezegunerik zabalenetan burutu daitezke, hau da Zadorrako urtegiak (Mendixur eta Garaio) Arabako Foru Aldundiaren adhezioaren esker. Iaz 30 ikastetxe baino gehiago eta 1300 ikasle baino gehiago parte hartu zuten urrian eskeintzen diren irtenaldi tematikoetan. Informazio gehiago: http://www.urdaibaiospreys.eu/eu/

bbc5

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information