Murgilari arrunta lehen aldiz ugaldu da Urdaibain.

Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 14:31etan

- URDAIBAI RESERVE - Udaberri honetan zehar ohikoa bihurtu da murgilari arrunten bi bikote ikustea Oruetako hezegunean (Gautegiz Arteaga). Duela gutxi gora-behera hilabete batetik hona ez da emea ikusteko aukera handirik izan. Gure ustea zena egi bihurtu da, hilabete guzti horretan arrautzak erruten ibili da. Arra ordea sarri asko behatu izan da irla desberdinetan eta hezegunean zehar janaria bila.

IMG-20160601-WA0001

Kumatzeko aukeratu duten tokia ihiz beteriko ingurunea izan da. Ozolloko behatokitik oso gertu dago eta behatokitik bertatik ikusteko aukera aparta izan da. Behatokira hurbildutakoek aukera izan dute ugaltzearen nondik norako guztiak zuzenean jarraitzeko. Pasa den maiatzaren 25ean lehen aldiz behatu ziren txitak, hain zuzen, 5 indibiduo.

IMG-20160525-WA0003

Urdaibai Biosfera Erreserbarentzat aipu garrantzitsua da espezie horren lehen aldia baita Urdaibain ugaltzen dena.

Horrekin batera, udaberri honetan Urdaibain gertatu den berdina gertatu da Plaiaundin (Txingudi) non lehen aldiz baita erreproduzitu den.

IMG-20160525-WA0004

Eskerrak eman Rowan Hardmaneri utzitako argazki hauengatik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information