Hegazti migratzaileen aldeko eguna

Larunbata, 2016(e)ko maiatza(r)en 07-(e)an 11:04etan

- URDAIBAI RESERVE - Igande honetan Hegazti Migratzaileen aldeko eguna ospatuko dugu Urdaibai Bird Centerren ate irekien jardunaldi batekin. Maiatzaren 10ean ospatzen den arren guk bihar bertan, igandean, ospatuko dugu. Urte honetako leloa “Bukatu dezagun ezkutuko ehiza eta hegaztien legez kanpoko salerostearekin” da.

Aves migratorias 2016 aa

aa

Sarrera doakoa izango da goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00tara. Eguraldiak laguntzen badu, goizean eta eguerdian zehar, hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko zaie bertara hurbiltzen diren bisitariei. Ohikoa den bezala, zentroa bisitatzen duen orok behatokian teknikarien laguntza jasoko du hegaztien identifikazioan eta beste hainbat gauzatan laguntzeko.

aaa

Bestalde, gogoratzen dizuegu Birdflyway proiektu berria martxan jarriko dela ere eta interesaturik daudenek informazioa jaso eta pasaportea eskuragarri izango dute Urdaibai Bird Centerreko harrera-gunean.

Sellado primer pasaporte aaa

Gonbidatuta zaudete egun berezi honetara. Ea pasaporteetan lehen zigilua jartzerik daukagun!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information