Udaberrirako jarri había-kutxak! “Inguruko Hegaztiak” proiektua.

Igandea, 2016(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 20:15etan

Portada

Urdaibai Bird Centerrek koordinatzen duen "inguruko hegaztiak" 'proiektuak martxan darrai. Aurtengo ekimena joan den urteko azaroan hasi zen eta badira 100 bat familia eta eskola,  neguko janlekuak euren etxe inguruetan jartzen dituztenak.

bellis

Janlekuak lehenengo aldiz jarri dutenentzako, ikusiko zenuten nola egunetik egunera, eta astetik astera, hegaztiak bai kopuruz eta bai espeziez gehitzen Joan direla. Neguan, kakahueteak eta alpistea oso elikagai erakargarriak eta egokiak izan dira kaskabeltz, tarin, txorru eta amilotxentzat..., baina udaberria heldu ahala gero eta gutxiago hurbilduko zaizkigu janlekuetara.

tarina

Alde batetik, inguruan beste elikagai batzuk agertzen hasiko dira: fruituak, intsektuak, hainbat hazi...,
Bestalde, garai honetan hegazti espezie ugarik, tarinek adibidez, negua gure inguruan pasatu ostean, utzi egingo gaituzte eta ipar eta Europa erdialdeko lurraldeetarantz habia egitera abiatuko dira.

carbonero caja nido

Azkenik, gure inguruan gelditzen diren hegaztientzako ere heldu da ordua habia egiteko eta euren umaldiak aurrera ateratzeko. Gainera beraien dieta pixkanaka aldatuz joango da eta txitentzako beharrezkoak dituzten elikagaiak batez ere intsektuetatik lortuko dituzte.

Baina ez desanimatu udaberri eta udan ere hegazti horiek gure inguruan izateko, jarri habia-kutxak zure inguruan!
Habia hauek, hegazti askorentzako aproposak dira, janlekuetatik gertu eta toki aproposean kokatzen baditugu, ia erabateko ziurtasuna daukagu habia egingo dutena.

Habia-kutxekin hegaztien beste garai zirraragarri bat ikusteko eta disfrutatzeko aukera izango dugu, umaldia. Bikotea bilatzeko egingo dituzten kantu saioak, nola atontzen eta eraikitzen duten habia ere ikus genezake, txitei janaria nola ekartzen dieten, eta behin habiatik irtenda, nola erakusten dien txitei janlekuetara hurbiltzen eta gure janari goxoak dastatzen.

Udaberria 1

Gainera, garai horretan gure ortu eta lorategientzako laguntzaile ezin hobeak izango dira, ezin baitugu imajinatu zenbat xomorro, beldar eta eltxo jango dituzten euren txitak elikatzeko, bide batez gure landareak garbituz.
Hainbat habia-kutxa mota dago merkatuan, eta dendan erosteaz gain zuk zeuk ere eraiki zenitzake.

Lepitzulia

Lepitzulia habia-kutxan

Kutxak erabiliko dituzten hegazti arruntenak kaskabeltzak eta amilotxak izango dira, baina adi! beti egon daiteke sorpresaren bat, eta arrunta ez den espezieren batek jarri ditzake arrautzak gure habia kutxan, argazkiko kasu honetan bezala.

Animatu zaitez habia-kutxak jartzen!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information