Urdaibai Bird Center-ek 28.000 bisitari jaso ditu 2015an.

Osteguna, 2016(e)ko urtarrila(r)en 21-(e)an 10:54etan

Hobeto

-URDAIBAI RESERVE- 2011an ateak zabaldu zirenetik, urtez-urte Urdaibai Bird Center-eko bisitarien kopurua gorantz joan da. Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen den zentro ornitologikoak azken urte honetan 28.000 bisitari izan ditu, orain arteko kopuru handiena.

Portapapeles02

Oraintsu jakin diren 2015eko Euskadiko sektore turistikoko datuak kontutan hartuta ziurtatu egin da turismoaren gorakada esanguratsua egon dela. Euskal Autonomi Erkidego mailan errekor berria lortu da, 3 milioi bisitari baino gehiago izan dira Euskadi bisitatu dutenak eta Urdaibain baita gorakada hori nabaritu da. Bisitarien hazkunde horretaz gain zentroa zabalik ordu gehiagoz egoteak, bisitariei harrerarako hobekuntzek, prentsan izan den presentziak eta eskola bisiten programazioa ateratzeak zer ikusi handia izan dute horretan ere. Bestalde, zentroan sustatzen den naturaren zaintzak, ikerketa desberdinek eta naturatik jasotako balioen dibulgazioek garrantzi handia hartu dute baita.

Humedal

Bisitatu gaituzten turistei dagokionez Urdaibai Bird Center-en ikusi ahal izan da hurbildu diren gehienak EAEko pertsonak izan direla. Estatu mailako turismoa ere nahiko presente egon da eta Kataluniatik eta Madrildik etorritako bisitariak nabarmendu dira beste erkidegoen gainetik. Urdaibai Bird Center-en sustatzen den naturaren turismoaren gorakada gertatu dela ikusi daiteke nazioartean ezaguna den "Bird watching" kontzeptutik hartzen dena. Atzerritik etorritako bisitariei dagokienez Frantziatik etorritakoak izan dira gehienak. Bestalde, Erresuma Batutik, Herbehereetatik eta Alemaniatik etorritako turisten kopurua igotzen joan da ere. Herrialde horietan turismo ornitologikoaren kultura handiagoa denez apurka-apurka Urdaibai Bird center ezagunagoa egiten ari da.

Mosquitero iberico

Gorantzko bide horri jarraitu nahian urte honetarako turismoa sustatzeko bide berriak zabalduko dira. Datorren maiatzean esaterako nazioartean aurkeztuko da Urdaibai Bird Center-ek koordinatutako "BirdFlyway" proiektua. Anbizio handiko proiektu hori Europan zehar hedatzen diren zentroen sare bat osatzean datza eta helburu nagusi moduan turismo jasangarriagoa eta errespetagarriagoa egitea posible dela adierazi.Birdflyway

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information