Mandelak bidaian atzera egin du, berriro Senegalera helduz

Asteazkena, 2015(e)ko urria(r)en 07-(e)an 08:19etan

IMG 2845 copia

Sinestezina badirudi ere, egun horretan bertan Mandelak Guinea Conakry atzean uzten du eta berriro ere iparralderantz abiatzen da. Hau horrela izanik, Guinea Bissaun sartu egin da berriro, Bissautik kilometro gutxira lo egin duelarik. Hurrengo egunean, iparralderantz jarraitzen du bere bidaia Casamanceko gune zingiratsuen gainetik hegan eginez, zeinak Senegalen dauden. Horrela, Gambia ibaira heldu arte ibiliko da, zeinaren ibarraren hegoaldean lo egiten geratuko den. Bertatik, Senegalen sartuko da berriro ere Sine Saloum-era zuzenduko delarik, non aurreko egunetan ere egon izan den. Hala eta guztiz ere, ez dirudi guztiz gustura dagoenik parke nazional honetan eta iparralderantz jarraitzen du, orain dela bi urte askatu genuen Urdaibai arranoa egon zen kostaldea hegan zeharkatuz. Pasa den hileko 23an Cabo Verde inguruan mugitzen da, Senegaleko kapitaletik, Dakar-etik, hurbil dagoena hain zuzen ere. Baina, horren ondoren, itsasoan 75 km sartu egiten da, gero, kostaldeko dunetan lo egiteko.

Sin título

Bidean aurrera egin ahala, Guiers lakura heltzen da Mandela, aurretik ezagutzen duen gunea delarik, hegoaldera bidean zihoala zeharkatu baitzuen. Guiers lakua euri garaian Ferlo ibaiaren drainatzearen ondorioz sortzen da, azken hori Senegal ibaiaren ibaiadar delarik. Lakuak 300 km2-ko azalera du eta Dakar hiriarentzako ur edangarri iturria da, bertatik 200 km-tara kokatzen delarik. Gainera, inguruko arrantzaleentzako baliabide iturri garrantzitsua urtero 2.000 tona arrain arrantzatu baititzakete. Hau kontuan harturik, arrano arrantzaleentzako negua pasatzeko gune oso egokia izango litzateke, nahiz arrantza dela eta, erabiltzen diren sare eta beste tresneriak arrano eta bestelako hegaztientzako arriskutsua izan daiteke, euren heriotza eragin dezaketelako.

IMG 2910 copy

Guiers lakutik, irailaren 26an, Mandela Ferlo ibaian gora 60 km egin zituen, ibaiaren sakonera gutxiko gune batetara helduz, non irla moduko bat sortzen den. Badirudi leku lasaia dela, basamortu tankerako lur sailez inguratuta eta jende gutxi bizi den tokia, egokia negua bertan igarotzeko. Astebete beranduago, urriaren 1ean hain zuzen ere, oraindik gune horretan mantendu dela ikusi ahal izan dugu, sateliteko datuen arabera, gainera, jakin dezakegu bertan deskantsatu eta lo egin duela (abiadura: 0) eta arrantzan egin izan duela (abiadura: 10-15 korapilo; altuera: 25-40 m).

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information