Euskadiko I Maratoi Ornitologikoa

Larunbata, 2015(e)ko iraila(r)en 19-(e)an 08:16etan

Maraton Ornitologico

Datorren urriaren 3an "Mundu mailako hegaztien eguna" dela eta Euskadiko lehen maratoi ornitologikoa ospatuko da.

observando


Jardunaldia Aranzadi Zientzi Elkarteak eta "Sociedad Española de Ornitología"k antolatua izan da. Egun horretako koordinazioa hainbat zentroren eskutik joango da: Ataria, Torre Madariaga, Txingudi Parketxea eta Urdaibai Bird Center. Gure inguruan dauzkagun hegaztietaz gozatzeko parada eskaintzen du egun paregabe horrek.

aves

Euskal Autonomi Erkideko guztian zehar hedatzen den aktibitatea izango da eta nahi duen guztiak parte har dezake. Ingurumen hezkuntza bultzatzea helburu duen ekintza hori anbiente desberdinetan zehar 24 ordutan ahalik eta espezie gehien identifikatzean datza. Ez da zertan hegaztietan aditua izan behar. Naturaz disfrutatu eta lagunekin edo familiarekin egunpasa polita egitearekin nahikoa da.

Aves en laguna

Izen ematea dohakoa da eta Salburuako hezegunean kokatzen den "Ataria" zentroan izena telefonoz ematearekin nahikoa da. Telefono zenbakia honakoa da: 945.254.759. Posta-helbidea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Izena emateko beste bide bat koordinadoreak diren zentroetan aurki daitezkeen formularioak betetzea da. Maratoiaren inguruko informazio gehiago www.ataria.es webgunean daukazue eskuragarri. Izena emateko azken eguna asteazkena, irailaren 30a izango da gaueko 24:00ak arte.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu:

http://goo.gl/ztMB5j

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information