Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuak emaitza oso positiboak ematen ari da.

Asteartea, 2015(e)ko abuztua(r)en 18-(e)an 09:09etan

p2

Orain dela aste gutxi batzuk, proiektupean askatutako arrano arrantzale bat Urdaibaira itzuli zenaz berri eman genuen. Jaun Zuria (P2) izena eman genion, 2013an askatutako arra eta geroztik haren berririk izan ez genuena. Nahiz eta arrano arrantzaleak kumatze guneetara itzuli daitezkeen bigarren urtean, orain arte Europan eraman izan diren proiektuetan inoiz ez da eman itzulera hain goiza. Horregatik, izandako arrakasta hobetzea zaila izango zela pentsatzen genuen.

n3

 N3 padurako adar batetan

n4

N4 janlekuan

Baina, hala eta guztiz ere, uztaila bukaeran beste ar bat itzuli zen (N3) eta honen ostean beste bat (N4), azken hau eme eskoziar batekin lagunduta etorri zelarik, 2012an Inverness-en eraztundutakoa hain zuzen ere. Eme honen presentziak bi arrengan eragina izan zuen erakusketa hegaldiak egiten hasi zirelarik. Gainera, Jaun Zuriak material desberdinak eramaten zituen padurako plataforma batetara eta N3 indibiduoa frekuentzia handiagoaz arrantzan hasi zen. Esan beharra dago eme honek Urdaibaitik joan egin zela egun gutxiren buruan, baina oso posiblea da datorren urtean bueltatzea eta hemengo arren batekin bikotea osatzea, proiektuaren helburu nagusiena beteko zelarik: arrano arrantzalea Urdaibain ugaltzea.

pollos en hacking

Arrano gazteak habiatan

vistas marisma

Padurako ikuspegia

Horretaz gain, aste honetan zehar aurten Eskoziatik ekarritako azkenengo indibiduoak askatu egin dira. Denak egoera onean aurkitzen dira eta girotze gunetik ikusi daitezke, egunero janlekuetara hurbiltzen direlarik bertan teknikariek utzitako lazunak jatera.

Azkeneko askapen honetara Jose Luis Telleria irakaslea etorri zen, zoologian katedratikoa dena "universidad complutense de Madrid"-en. Telleria doktorea, Arrasate-Mondragonekoa dena, ikerketa eta irakaskuntzan aritzeagatik ezaguna da, liburu eta artikulu desberdinak argitaratu dituena, zeinen artean "Manual para el censo de los vertebrados" eta "introducción a la conservación de las especies" liburuak aipagarrienak diren. Jose Luis Telleriak, askapen prozesu horretan parte hartu izanaz gainera, Urdaibai Bird Center-a bisitatzera etorri zen ere, Aitor Galarzaren laguntzaz, azken hau arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren zuzendaria dena.

Telleria

Argazkian Jose Luis Telleria (eskuman) eta Aitor Galarza (bigarrena ezkerretik hasita) ikusi daitezke, Javier Elorriaga eta Mar Del Arco-rekin batera, arrano arrantzalearen proiektuko teknikoak direnak.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information