Oruetako hezegunea pil-pilean

Larunbata, 2015(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 08:26etan

limicolas

Azken aste honetan Oruetako hezegunea hegaztiz beteta dago.

laguna

Azkenaldi honetako euri eskasiagatik eta izan diren marea hilen eraginagatik hezeguneko ur maila nabarmen jaitsi da. Hainbat eta hainbat hegazti espezierentzat elikatzeko toki paregabea suertatu da.

ciguena

Habiatik irten berri iren zikoinak janari bila

garza

Lertxun hauskara aingirak zelatatuz

Ur geruza xume horrek limikoloen bezalako familia bati (migrazioan ikus ditzakegu jada) janaria erraz aurkitzea eragiten die eta lokatzetan mokoa sartuz elikagai asko eta asko harrapatzeko gai dira. Ardeidentzat eta zikoinentzat horrenbeste gustatzen zaizkien aingirak harrapatzea askoz errazagoa da ur gutxi dagoen tokietan. Eta, nola ez, Anatidak uretako landarediaz elikatzen.

fochas

Kopetazuriak landaredia akuatikoaz elikatzen

pagaza piconegra

Txenada mokobeltza azaleratutako irlatxoan

jaun zuria

"Jaun Zuria" Orueta inguruan

Arrano arratzalea ere inguruan ikus daiteke ur baltsetan dauden lazunak harrapatzen.

Urte sasoi honetan ikustea merezi duen espektakulu atsegina eskaintzen du Urdaibai Bird Center aurrean kokatzen den Oruetako hezeguneak.

Zentroa bisitatuta zein etxetik zuzenean ikusita aukera paregabea daukazue naturaz gozatzeko.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information