Espainiako Telebistako (TVE) Comando actualidad programa erreportaje bat grabatzera etorri da Urdaibai Bird Center-era

Ostirala, 2015(e)ko ekaina(r)en 26-(e)an 09:12etan

Portada

Atzo, Comando actualidad programako ekipoa Urdaibai Bird Center-era etorri zen zentroari buruzko erreportajea grabatzeko asmoz. Modu horretan egunetik egunerako lana zelakoa den grabatu ahal izan zuten eta, gainera, turismoari zuzendutako ekintzak eta bisitarien zentroari buruzko iritziak ezagutu ahal izan zituzten.

Frente centro

Horretaz gain, Urdaibai Bird Center-en egiten diren gainontzeko arloak ere ezagutu zituzten, landa lana esaterako. Bestalde, Urdaibain burutzen ari den arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua in situ ezagutzeko aukera izan zuten.
Comando actualidad Espainiako Telebistako (TVE) programa bat da, zeina astero berriak dauden lekura abiatzen den hura erakusteko. Programa honek ikuspuntu desberdinetatik gizarteko hainbat gai aztertzen ditu, beti ere, egunerokotasuna ere kontutan hartzen duelarik.
Asteazkenero 22:15etan emititzen da TVE1, 24 horas eta Canal internacional kanaletan. Programa hau ikusle-kopuruan lider izatera heldu da asteazkeneko gauetan, ia 3.000.000 ikusle edukitzera heldu delarik.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information