Praktikak Urdaibain arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan. 2015eko uda.

Asteartea, 2015(e)ko ekaina(r)en 02-(e)an 00:00etan

n3 n4 y n5

Arrano arrantzalea Urdaibain beha daitezkeen hegaztien artean liluragarrienetarikoa da. Bandera-espezie izateak tresna paregabea bihurtzen du kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko.

2013. urtetik hasita Urdaibai Bird Centerrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Urdaibain harrapari honen ugalketa gunea sortzeko plana jarri dute abian. Berreskurapen plana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek, Urdaibai Bird Centerreko langileek eta gisa honetako proiektuetan adituak diren kanpoko langileek osatutako diziplina anitzeko talde batek aurrera eramaten du.

Proiektu honen barruan hamabi arrano arrantzale gazte askatuko dira urtero, 5 urtez jarraian. Proiektua Eskoziako Gobernuari, Roy Dennisek zuzendutako Highland Foundation for Wildlife aholkularitzari esker jarri ahal izan da martxan. Hegaztiok Urdaibaira heltzean aklimatazio dorre batean geldituko dira hainbat astetan askatu baino lehen. Urdaibaiko inguruan hilabete inguru igaro ostean Afrikarantz migrazioa hasiko dute.

Arrano txitoa

1.PRAKTIKA. Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak.

Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena.

Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta

Txandak:
1. Uztailaren 5etik 15era
2. Uztailaren 16tik 31ra

Lekuak: 4

cebando periodicamente a los pollos

2. PRAKTIKA.

Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran

Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena.

Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta

Txandak:
1. Abuztuaren 1etik 15era
2. Abuztuaren 16tik 31ra
3. Irailaren 1etik 15era

Lekuak: 6

seguimiento de los recien salidos del nido hacking

Izena emateko  bidali kurrikuluma ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) zehaztu izen abizenak eta zein praktikarako eskatzen den.

Izena emateko epea: 2015eko ekainak 17a

Aukeraketa ekainaren 19rako jakinaraziko da.

Baldintzak:

Urdaibai Bird Center-ek egoitza erraztuko du behar duten ikasleentzako (www.birdcenter.org)

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information