Urdaibaiko eskolek 2015. WOW (Wold Osprey Week)-erako lanak aurkeztu dituzte

Asteazkena, 2015(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 12:55etan

bertso

Urte honetan zehar Montorre (Gautegiz Arteaga) eta Urretxindorra (Muxika) eskolek “Arrano Arrantzalea Euskal Herrian” oinarritutako ingurumen hezkuntzako proiektuaren inguruko lan desberdinak burutu dituzte. Proeiktu hau, E.A.E.-ko mailan Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko ingurumen sailak bultzatutako ekintza da eta lan hauek proiektuaren garapenean sorturiko ingurumen hezkuntzako materialen aplikazio zuzena bezala ulertu daitezke. Proiektuaren garapena jarraitzeko eta parte hartzeko badaukazue web orri bat zuen eskura: http://urdaibaiospreys.eu/eu/hasiera

Ikasturte honetan ikasleek egin dituzten lanak ikus-entzunezko materialetan bilduta daude. Komikiaren lehenengo atalean oinarriturik eskola bakoitzak beraien imaginazioa jorraituz egokitutako gidoi bat egin dute eta laburmetrai txiki bi egin dituzte gidoi berdina erabiliz. Halaber, eta material hauek proiektuan interesa duten beste ikastetxeentzako erabilgarriak izateko asmoarekin, Montorreko ikasleek  lan horiek burutzeko zeinek izan diren beraiek jarraitu duten prozesua azaltzen dute bideo baten.

Montorre eskolak eginiko beste lan batean “Osprey proyect linking communities” proiektuko mundu mailan eskola sarean atxikiturik dauden 70 ikastetxe baino gehiagori azaltzen saiatzen da bertsolaritza zer den. Beraiek aukeratutako adibidea Bob Dylan-ek aukeratu zuena da bere bideoklip mitikoa egiteko: homesick subterranean blues (https://www.youtube.com/watch?v=67u2fmYz7S4)

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information