HEGAZTIEN BEHAKETARAKO hastapen ikastaroa 2015

Asteazkena, 2015(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 07:21etan

portada eusk

Datorren maiatzean hegaztiei buruzko hastapen ikastaro bat eskainiko dugu. 14 urte baino gehiagoko pertsonei eta arloan esperientzia gutxi dutenei zuzenduta joango da.

zarcero comun

Sasitxoria

Iraupena: 3 saio. Larunbatak: maiatzaren 9, 16 eta 23

Hegaztien ekologian, biologían eta fenologian ezagutzak bereganatzea, horrez gain, hegazti horien bizitokia zein den, hegaztien antzematea garatzea eta Urdaibain, udaberrian eta udan, lehorreko toki desberdinetan ager daitezkeen hegaztiak atzematea.

Orduegia: Lehen Saioa 3 ordukoa eta gainontzeko biak 2 ordu eta erdi. Saio guztiak 10:00etan hasiko dira.

Gehienez: 15 pertsona.

Gutxienez: 5 pertsona

Prezioa: 20€

Inskripzioak: 699839202

Epe-muga: maiatzaren 4a

cartel curso aves terrestres 2015

Edukiak eta ikastaroaren nondik norakoak

Larunbata 9, 10:00or

Bilketa tokia: Urdaibai Bird Center-eko instalazioak.

Urdaibaiko hegaztiak, horien habitatak, materialak, tokiak eta behaketarako momentu egokienak azaltzen dituen hitzaldia. (Ordu 1 eta 30 minutu).

Zentroaren inguruko landazabaletan aurkitzen diren hegaztien behaketa egiteko lehen hurbilpena teleskopioak eta prismatikoak erabiliz (Gautegiz Arteagako landazabala). (Ordu 1 eta 30 minutu).

acentor comun

Ttunttun arrunta

Larunbata 16, 10:00

Bilketa tokia: Arratzuko eleiza.

Arratzuko hariztian dauden hegaztiak behatu eta entzun prismatikoak eta teleskopioak erabiliz. (2 ordu eta 30 minutu).

busardo ratonero

Zapelatz arrunta

Larunbata 23, 10:00h

Bilketa tokia: Sollube mendiaren tontorrean. (Telebistako antenen alboan).

Hegaztien behaketa eta kantuak entzutea otadi, larre eta txilardietan Sollube mendiaren tontorrean teleskopioak eta prismatikoak erabiliz. (2 ordu eta 30 minutu).

escribano cerillo

Berdantza horia

pito verde

Okil berdea

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information