Ez galdu udaberriko migrazioa Urdaibain! Hurbildu Bird Center-era

Osteguna, 2015(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an 09:44etan

Urdaibai Bird Center-ek ordutegiak eta instalazioak handitu ditu 2015eko udaberrirako.

entrada

San Jose zubitik hasita Urdaibai Bird Center-ek ordutegia luzatuko du.  Ingurua ezagutzeko  erraztasun gehiago eman eta ditugun altxorrak erakusteko asmoz Urdaibai Biosfera Erreserba bisitatzera datozen bisitariei harrera ordutegia hedatuko zaie. Horrela, asteartetik ostiralerako egunetan goizez irekita egongo da (11:00-14:00) eta asteburu edo eta jai egunetan 11:00etatik 19:00tarako ordutegi jarraia izango du. Astelehenetan itxita egongo da. Ordutegiak sakonako kontsultatu nahi izanez gero sartu "Bisita gaitzazu" atalean.

mirador  domo

Ordutegiarekin batera bisitarientzako toki berriak estreinatu dira zentroan. Ohiko begiratoki eta dorreaz gain, bigarren begiratoki bat ere egokitu da, betikoaren gainean kokatzen da eta bertatik Orueta hezeguneko ikuspegi hobeagoaz gozatu daiteke. Bigarren solairu hau baita teleskopioz hornituta dago eta pantaila baten bidez bisitariak errazago atzeman ditzake hezeguneko hegaztiak.

torre

txikipark2

Begiratoki horietatik eta teknikoen laguntzarekin bisitariek "in situ" disfrutatu al izango dute Urdaibai Biosfera Erreserbara hurbiltzen diren espezie desberdinez; Waddengo itsasotik datozen mokozabalak, lertxun dotoreak, anatida espezie desberdinak, ipar europatik etorritako limikoloak, arrano arrantzaleak (martxo honetan bat ikusi dugu)...

espatula

Bisitak audio gidekin egin al dira, aurretiaz hitzartu gabe, bisita mota horren bitartez bisitariak nahi bezala bisitatu ahal izango du zentroa. Hegaztientzako aireportu baten aurrean gaude, teknikoen laguntzarekin eta eskaintzen diren audiobisualekin bisitariari lehen eskutik jakinaraziko zaio hegaztien eta migrazioaren mundu horrek zer eskaintzen duen.

audiogia  tienda

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information