“Migratory Birds for People” lan bilera Oostvaardersplassen (Holanda).

Asteazkena, 2015(e)ko martxoa(r)en 04-(e)an 14:56etan

portada

Berriki, Urdaibai Bird Center-ek "Migratory Birds for People"-ek Holandan antolatutako bileran parte hartu du.

Erakunde hori, Wetland Link International-en parte da eta guztira 24 zentrok osatzen dute. Zentro guzti horiek Europako eta Afrika mendebaldeko hezeguneetan kokatuta daude. Guztien artean bi kontinente elkarlotzen dituen sare bat osatzen dute eta hezeguneetan dauden hegazti migratzaileen jarraipena egiteko aukera eskaintzen dute. Guztiok batera hegaztien migrazioan lan egiten dugu hezeguneak kudeatuz eta bertara hurbiltzen den jendea sentsibilizatuz.

24 zentro horien helburu nagusietako bat teknologia berriekin baliatu: webcamak, satélite bidezko jarraipena... eta hegaztien migrazioari buruzko informazioa partekatzea da. Aldi berean, informazio hori erabilia izaten da jendea kontzientziatzeko eta migrazioaren eta habitaten benetako garrantzia zein den adierazteko.

P1060095

Bilera Oostvaardersplassen erreserba naturalean egin berri da (Holandan). Bertan, Europako zentro desberdinek parte hartu dute: Suedia, Errusia, Ingalaterra, Holanda... Bilera horretan proiektuen dinamizazioa sustatu eta elkarren arteko komunikazioa hobetu da, etorkizun hurbil bateko proiektu komunak hobeto zuzentzeko asmoarekin.

P1060143

Urdaibai Bird Center erakunde horren partaide da 2014. urtetik eta, harrezkero, bileretan parte hartzen ari gara sare horren dinamizazioa hobetzeko nahian. Hain zuzen ere, urte honetako irailean Urdaibai Bird Center izango da urtero egiten den bilera horren egoitza.


Informazio gehiago:

Web: http://goo.gl/IfYB6k

Facebook: http://goo.gl/4q3xDD

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information