Izaron markatutako Kaio ilunetariko bat Ondarrun ikusi da

Ostirala, 2015(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 17:57etan

Pasa den mendean zehar kaio beltzaren (Larus marinus) populazioa egonkor mantendu zen edo galera txikia izan zuen Escandinavian, Britainia Handian eta Islandiako umatze-toki garrantzitsuenetan. Hala ere, azken urteotan umatzeko erabiltzen dituzten tokiez gain espeziea gehiago hedatu da; esaterako Arcachoneko badian, Frantziako kostaldean ere aipatuak izan dira kaio ilunaren umatze datuak.

IMG 1046 a

Izaron eraztundutako eta aurten Ondarrun ikusitako kaio ilun emearen argazkia (Egilea: Asier Aldalur)

 

2014ko udaberrian Izaroko irlan egindako bideoa

2012. urtean Euskal Herrian kaio beltzen umaldi garaiko lehen behaketak eman ziren. Indibiduo guztiek jokamolde lurraldekoi nabaria adierazten zuten gainera. Iberiar penintsulan aztertu izan den bezala, kaio beltzek, kaio hankahoriaren kolonietan umatzen zuten. Horiek horrela, Punta Luceroko (Zierbena) eta Lekeitioko San Nicolas irletako kaio hankahorien kolonian habia egitearen aipuak izan genituen. Gainera, ondoren baieztatu ahal izan zen bezala, hirugarren bikote batek Bermeoko Izaro irlan habia egin eta umatzea lortu zuen. Bikote horrek 2013. urtean kume bat aurrera atera zuen, 2014an aldiz, 3 kume atera zituen aurrera.

Foto Gavion

Kaio ilun bikotea 

Euskal Herrian umatzen sartu berri den espezie horren jarraipena egiteko asmotan Aranzadi Zientzia Elkarteko eraztuntzaileek kaio bikotea eta horiek izandako lau kumeak eraztundu eta markatu zituzten. Hori dela eta, hegazti horien biologiaren inguruko datu gehiago jakin ditzakegu, hala nola, nola bizirauten duten eta zeintzuk sakabanatze toki dituzten. Horren harira, Bermeoko arrantzale batek kumeetako baten gorpua aurkitu zuen Urdaibaiko kostaldetik 3 bat miliatara. Bestalde, ohikoa izan da negu honetan beste kume bat Bermeoko portuan ikustea. Berriki Asier Aldalurrek, Aranzadiko ornitologo eta eraztuntzaile ezagunak, Izaron eraztundutako kaio ilun bikotearen eme heldua ikusi eta bere argazkiak atera ditu Ondarruko portuan.

gavion ondarru

Ondarrun ateratako Izaroko kaio ilunaren argazkia (Egilea: Asier Aldalur)

Kaioen mundu ikusgarria ezagutzeko erarik egokiena: http://laruseus.blogspot.com.es/

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information