Elurtea Urdaibain!

Asteazkena, 2015(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 14:53etan

nevada01


Duela hiru urtetik, 2012ko negutik, ez du elurrik egin Urdaibai Biosfera Erreserban. Gaur bezalako intentsitatez azkenengo aldiz 2009.urtean bota zuen. Oraintxe bertan, elur malutak geroz eta handiagoak direla ikus daiteke eta nahiz eta egunak argitu duen gauean bezala indartsu ari da elurra jausten. Nahiz eta jakin eguraldi hau errepideetarako lagungarria ez den iragarpenaren arabera paisaia zuriaz datorren zapatura arte gozatu ahal izango dugu.

nevada02


Urdaibai bisitatzeko egun bereziak datozenak. Hezegunea, mendiak, larreak zein zuhaitzak zuriz ikusteko eta grabazio zein argazki batzuk ateratzeko aukera paregabea. Gainera, etxetik ere elurteaz disfrutatzeko aukera aparta daukazu gure zuzeneko kameraren bitartez.


Etorri zaitez bisitatzera eta ez galdu aukera polit hau.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information