Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) “Inguruko Hegaztiak” proiektuan parte hartuko du.

Astelehena, 2015(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 18:14etan

"Nekazaritza ekologikoa gure inguruko hegaztiekin bat".

ENEEK

Urdaibai Bird Centerrek eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak "Inguruko Hegaztiak" proiektuaren baitan partaidetza hitzarmen bat sinatu berri dute.

argazkia danok

"Inguruko hegaztiak" Urdaibai Bird Center-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin bultzatutako proiektuak ateak ireki dizkie ENEEK-era atxikita dauden ekoizle ekologikoei.

Duela hiru urtetik martxan dagoen proiektu batez ari gara eta gaur egun batez ere Bizkaiko eta konkretuki Urdaibaiko 100 partaide inguru dituena, bai familiak eta eskolak. Esku artean dugun hau, Europa iparraldean eta bereziki Bretainia Handian oso erroturik dagoen proiektua da, non iazko urtean 500.000 familiak parte hartu baitzuten "Garden Birdwatch" deritzoten proiektuan.

Janlekuak

Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiltzen dira, hegaztiei gure ortu eta lorategietan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz. Horrela,  espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da.

janlekuetan

    Urdaibai Bird Center eta ENEEK-en artean adostutako akordioaren arabera, “Inguruko Hegaztiak” proiektuan erabiliko den janari guztiak, jatorri ekologikoa izango du, hala nola, ekilore haziek, artatxikiak zein kakahueteek, eta ahal den neurrian gure inguruan ekoitzitakoak izango dira, Ekilore eta artatxikia kasu, Arabako lautadetan ekoiztuak direnak eta ENEEK-k ziurtatuak daudenak.

azalpenak

Akordio honen baitan, aste honetan ENEEK-en inskribatutako eta "Inguruko Hegaztiak" proiektuan parte hartuko duten nekazari ekologikoen talde bat Urdaibai Bird Centerrera hurbildu da, proiektuari buruzko zehaztasunak ezagutzera eta gure inguruan aurki genitzaken hegazti basatiek fauna laguntzaile modura nekazaritza ekoizpenean dituzten onuren berri izateko asmoarekin. Nekazaritza ekologikoa naturarekin bat.

Hainbat izan ziren bisita honetan aztertu ziren gaiak:

-  Kaskabeltz arruntek eta amilotx urdinek bezalako hegazti txikiek behin gure ortu eta lorategietan ezartzen direnean, egiten duten izugarrizko lana gure ustiategietako produktuentzako eta baita ere guretzat kaltegarriak diren hainbat intsektu espezien erauzketa lanetan.

-    Gaueko harraparientzako habia-kutxak jartzeak sagu eta arratoien kontrolean nola lagundu dezakeen...

Proiektu honetan erabiltzeko hegaztientzako janari ekologikoa lortu nahi duen edonork, eskuragarri izango du Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information