Zezen txori arrunta bueltan da Urdaibain

Osteguna, 2015(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an 09:20etan

 

noticiaavetoro01

Urtarril honetan, urtero legez, zezen txori arrunta (Botaurus stellaris) ikusteko aukera izan dugu zentro aurreko hezegunean. Ikustea oso zaila den arren, zorte pixkatekin bideo bat grabatzeko aukera izan genuen. Hain zuzen, pasadan asteazkenean, hilaren 14an, Oruetako hezeguneko lezkadi batetik bestera pasatzen ikusi eta tarte horretako metro batzuetan igeri egiten behatu ahal izan genuen.


Oruetako hezegunea, Urdaibai Bird Centerrek berreskuratu eta kudeatua izan denetik, negupasa egiten duten espezieetako bat bihurtu da zezen txori arrunta. Espezie honek zentro aurreko hezegunean erraz aurkitzen du gotorlekua lezkadi artean. Urdaibai Biosfera Erreserba bisitatzera datorrenak aukera paregabea du egunotan ikusten horren zaila den zezen txori arruntaz disfrutatzea.

 

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information