Uzelai zikoina berriz bueltatu da Urdaibaira

Igandea, 2015(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 09:18etan

IMG 4145

Azken egunotan, Urdaibaiko paduretan, Uzelai zikoina behatu dezakegu. Zikoina ar hori espeziea Urdaibain birsartzeko proiektutik ekarritako indibiduo bat da. Mende bat baino gehiago da Urdaibain zikoinek habiarik egiten ez dutela. Hori dela eta, Kataluniatik zenbait indibiduo ekarri ziren, zikoina talde hartatik Uzelaik bakarrik kumatu zuen Urdaibain. Zikoinari izena Busturiako eskolako ikasleek ezarri zioten, Jose Maria Uzelay (Bermeo 1903 - Busturia, 1979)margolariaren omenez. Egun, Busturiko ikastetxearen izena ere bada.
Uzelaik 12 urte beteko ditu urte honetako udaberrian eta 2007. urtetik gaur egunera arte Forun kokatzen den habian 17 kume atera ditu aurrera. 2007an jaio zirenn kumeetariko bat 2011.urtetik Plentzian kumatzen du.

IMG 4508

Uzelai zikoina HH8X eraztunduna aingira bat jaten.

Zikoinen azterketa biologikorako eta horien mugimenduak kontrolatzeko ezinbestekoa da eraztunketan egiten den lana. Hori dela eta UBCeko talde teknikoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenarekin, zikoinen habietara sartzen da eta bertan aurkitzen diren kumeei eraztunak jartzen dizkiete. Urtero egiten den lan horrek lagundu egiten du kumeak independizatzen direnean identifikatzen. Horrela, Uzelai identifikatu izan ahal dugu PVCko eraztun zuria eta HH8X hizki eta zenbakiarekin.

IMG 4781

Urdaibai Biosfera Erreserban zikoinaren birsartze programa nola egin den eta zer emaitza lortu diren kontsultatu nahi izanez gero A.Galarzak eta I.Garcíak egindako lana "Restocking White stork Ciconia ciconia population in Biscay: reintroduction in the Urdaibai Biosphere Reserve" 2012.urtean argitaratutako Aranzadi Zientzia Elkartea Munibe aldizkarian ikus daiteke.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information