Arranoa arrantzalearen ingurumen heziketa plana hasiz doa.

Asteazkena, 2014(e)ko abendua(r)en 10-(e)an 00:00etan

wow

Iragan urrian Euskadiko arrano arrantzalearen ingurumen heziketa planaren lehen fasea burutu zen eskoletako ikasleek Urdaibai Bird Centerrera egin zuten bisitarekin, aipatzekoa da proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Sailaren laguntzat burutu dela. Proiektuan 1249 ikasle eta 75 irakaslek parte hartu dute Urdaibai Bird Center eta Txingudiko ekoetxen egindako bisitaldietan eta baita beraien ikastetxeetan landutako material desberdinen bitartez. Aktibitate hauek proiektuaren lehengo fasearen barruan burutu dira eta ikastetxe gehienak bigarren fasera pasatzeko pausoa ematea erabaki dute. Honek Euskal Herriko zein munduko beste puntuetako beste ikasleekin esperientziak, lanak, aktibitateak edota bideoak elkarbanatzean datza.

Proiektua ekipamendu desberdinen bitartez plazaratu da, arrano arrantzalearen eguneroko jarduerak munduan eta batik-bat Euskal Herrian ezagutaraziz, honetarako fenologia, inguruko hezegune erreferenteak, migrazioaren ezaugarriak, Urdaibain aurrera eramaten hari den berreskurapen proiektua, bidaia lagunak...bezalako materiala landu dute ikasleek. Gainera, Urdaibaiko beste eskola batzuk munduko beste eskola batzuekin landutako lanak ikusi ahal izan dituzte lehen faseko ikasleek.

 Panel 1 introduccion pescadora eskolak  panel 2 migración pescadora  panel 3 arranoa euskalerrian eskolak  Panel 4 berreskuratze-proeiktua  Panel 5 proyecto escolar   Panel 6 compañeras de viaje

Testuinguru honetan "Ospreys flyways linking communities" proiektu internaziolanak bere bidea darrai beste urte batez. Urri amaieratik proeiktuan parte hartzen duten 100 eskolek baino gehiagok material desberdinak lantzen dabiltza WOW(World Osprey Week)-ean amankomunean jartzeko martxoaren azken astean. Ekitaldi honek Rutlandeko Water zentrua du koordinatzaile. Parte hartzaileak proeiktuaren amankomuneko logo bat disenaitzen hari dira eta abenduaren 31an da irudia entregatzeko azken eguna, honetan 1000 ikasle baino gehiago hari dira lanean.

http://www.ospreys.org.uk/wow-logo-competition/

Bestalde, ikastetxe bakoitzak bere barnean lantzen dituen aktibitateen inguruan Londreseko Hurst Lodge School-ek Andre Holdsworthek konposatu eta produzitutako abesti bat abestu dute eta baita bideo bat egin ere. Konposatzaile honek The Cure, Primal Scream, One direction edota Imelda May bezalako talde famatuekin lan egin du.

 

The Osprey Song - performed by the Juniors at Hurst Lodge School from Andrew Holdsworth on Vimeo.

 

Informazio gehiago: http://www.ospreys.org.uk/osprey-flyways-project/

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information