Uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa 2014
Asteazkena, 2014(e)ko azaroa(r)en 26-(e)an 15:31etan |
Aurten ere, uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa eskainiko da abenduan, zeina hegazti behaketaren munduan esperientzia gutxi duten 14 urtetik gorakoentzat bideratuta dagoen.
Helburuak: Urtean zehar Urdaibaiko paduretan beha daitezkeen uretako hegaztien ekologia, biologia eta fenologiari buruzko oinarrizko ezaguerak eskuratzea. Uretako hegaztiak lokalizatzeko, ezagutzeko eta identifikatzeko oinarrizko jarraibide batzuk eskuratzea. Izen-ematea: 699 839 202 Ikastaroaren edukia eta garapena: Larunbata 13, 10:00etan Uretako hegaztiak eta beraien habitatak, ekipoa eta behaketarako momentu eta toki egokienei buruzko hitzaldi teorikoa. (ordu eta erdiko iraupena). Uretako hegaztien behaketara lehenengo gerturatze praktikoa, prismatiko eta teleskopio bitartez zentroko behatokitik. (30 minutuko iraupena) Larunbata 20, 10:00etan Bisita-zirkuitoa zentroan zehar, uretako hegaztien aspektu ezberdinak ikusteko. Uretako hegaztien lokalizazio eta identifikazioa prismatiko, teleskopio eta landa giden bitartez. Anima zaitez mundu zoragarri hau ezagutzera! |